Bikotekidea eta honen ama erasotzeagatik atxilotu dute gizonezko bat Durangon

  • Salaketa bikoitza jarri dute erasotzailearen kontra, bata bikotekideari egindako erasoagatik eta honen amari egindakoagatik bestea.


2018ko maiatzaren 17an - 12:14
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat (Mikel Saiz)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Segurtasun Sailak astearte gauean gertakarien berri izan ostean Durangoko 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea irain, mehatxu eta indarkeriaz erasotzeagatik, eta honen amari egindako eraso fisikoagatik.

Durangoko Udalak, bere aldetik, genero-indarkeria kasuen aurrean erantzuna emateko udal protokoloa jarri du martxan.

Plataforma Feministak deituta, erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Andra Marin, 20:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude