Bikotea bi hilabetez giltzapetuta eduki duen Irungo gizona aske utzi dute epaileek

  • Igande gauean etxetik alde egitea lortu ostean, emakume batek Irunen salatu zuen bikotekideak ez ziola bakarrik kalera ateratzen uzten. Irainak eta erasoak ohikoak zirela ere salatu zuen.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98
2018ko ekainaren 13a
Argazkia: publimetro.

Ertzaintzak argitu duenez, emakumea kalean aurkitu zuten negarrez etxetik ihes egin zuenean. Ertzaintza iristean emakumeak esan zuen tratu txarrak sufritu zituela gau horretan bertan eta bi hilabete zeramatzala etxean giltzapetuta.

Salaketak dioenez, irainak eta erasoak ohikoak ziren eta bikoteak ez zion uzten emakumeari bakarrik ateratzen. Emakumea erietxera eraman zuten azterketa medikoa egitera, zituen ubeldura guztiengatik.

Salaketaren berri izan bezain esker atxilotu zuten gizonezkoak 41 urte ditu eta epailearen aurretik pasa ostean libre gelditu da. Dena den, ezin du emakumearekin harremanetan jarri, ezta bere etxera edo lanera gerturatu ere.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Irun

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-20 | ARGIA
Emakume bat labanaz eraso dute Ibarran, eta haren bikotekidea atxilotu dute

Bikotekidea, 36 urteko gizona, homizidio saiakera leporatuta atxilotu dute.


Elsa Dorlin. Autodefentsa, ikergai eta helburu
"Muskuluak uzkurtzen diren uneak adierazten digu egoera ez zaigula justua"

Batetik, gorputz defendagarriak eta defendatuak daude eta bestetik, ez-defendagarriak eta menderatzaileek armagabeturikoak. Azken horietan, “muskulua politizatu” eta autodefentsarako urratsa eman dutenei begira jarri da Elsa Dorlin filosofo feminista. Emaitza Se défendre, une philosophie de la violence (defendatzea, bortizkeriaren filosofia bat) liburua dugu. Hastetik buru, Manada kasua aipagai ukan dugu, bete-betean garelako filosofoaren ikerketa esparruan.


Arantza eta loreak indarkeria matxistaren aurkako udaberrian

Jaietako protokoloak, autodefentsa feminista ekimenak, kontzientziazio kanpainak…, udarekin batera, urte guztian zehar lantzen diren eraso sexisten aurkako kanpainak azaleratzen ari dira aurten ere. Hau ez da bat-batean ernatzen den lorea, urtez urte landatutako eta ondo elikatutako haziaren loratzea baizik.


2018-08-30 | ARGIA
Elgoibarko jaietan eraso matxista pairatu duela salatu du emakume batek

Elgoibarko jaietako azken gauean eman da eraso matxista, eta herriko Narrutsik talde feministak elkarretaratzea deitu du gertakaria gaitsezteko.


2018-08-29 | ARGIA
Indarkeria matxistatzat jo dute Uharteko emakumearen hilketa

Aurten indarkeria matxistak Euskal Herrian hil duen bosgarren emakumea da. Senarrak larunbatean emandako jipoiaren ondorioz hil da astelehenean Iruñeko ospitalean.


2018-08-29 | ARGIA
Uharteko emakumea senarrak erail duelakoan, bermerik gabe espetxeratu dute gizona

Emakumearen heriotza hilketa matxista izan ote den ikertzen dabil Foruzaingoa. Bien bitartean, gizona behin-behinean eta bermerik gabe espetxeratzeko agindua eman du epaileak.


2018-08-28 | ARGIA
Uharteko emakume bat hil da, eta bere senarra atxilotu dute

Foruzaingoak larunbatean aurkitu zuen emakumea bere etxean zaurituta, eta ospitaleratuta zegoela hil da, astelehenean. Bere senarra atxilotu dute, hiltzailea izan daitekeelakoan. Gasteizen beste gizonezko batek bere bikotea labanaz zauritu du.


2018-08-28 | ARGIA
Aste Nagusian "gutxienez" zortzi eraso eman direla adierazi dute Bilboko Konpartsek

Erregistratutako eraso sexisten salaketak lau izan arren, beste horrenbeste eman direla jakinarazi dute. Salatzen ez diren erasoak kontuan hartuta, kopuruak askoz handiagoa behar duela izan azpimarratu dute.


2018-08-27 | ARGIA
Eraso sexista eta homofoboa salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

Bilboko Konpartsek hiru aldiz aktibatu dute protokoloa Aste Nagusian zehar. Azkenengoz igandean, larunbat goizaldean jasotako erasoa gaitzesteko.


2018-08-24 | ARGIA
Eraso sexisten kontrako elkarretaratzeak Gasteiz eta Basaurin

Batean zein bestean, ostiral arratsalde honetan salatuko dituzten erasoak pasa den asteartean eman ziren. Hala ere, ez dira azken egunotan egindako eraso matxista bakarrak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude