PP ez da legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldean izango

  • EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.


2013ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE lantaldean izango dira, eta PPk gaur argituko du bertan izango den (Argazkia: EiTB)

UPyDk hasieratik azpimarratu du parte hartzeko asmorik ez duela. Gainontzeko alderdiek zailtasunak izan dituzte lantaldearen “oinarri etikoak” zehazteko.

PP sar zedin, EAJk eta PSE-EEk aurreko legealdian jaso zituzten printzipioak oinarri moduan ezarri dituzte, EH Bilduren iritzia kontuan hartu gabe. Akordio horrek dioenez, bakea “ETAren desagerpen behin betikoarekin” finkatuko da, eta etika eta giza errespetuen gainetik ezin da arrazoi politikorik jarri. Halaber, memoriari dagokionez, “terrorismoaren bidegabekeria aitortzea eta biktimen erreparazioa” azpimarratzen du.

Berriak EAJko Joseba Egibarrekin, EH Bilduko Julen Arzuagarekin eta PSE-EEko Jose Antonio Pastorrekin hitz egin du lantaldeari buruz.

Arzuagaren ustez, aurreko legealdian adostutako oinarri etikoa “inposatutakoa” da, eta memoriak ez luke interes edo helburu partzial bat izan behar, “balio bat baita bere horretan”. Pastorren ustez, berriz, printzipio horiek “ukaezinak” eta ezinbestekoak dira lanean hasteko.

Gatazkaren konponbidea foro honetan jorratzeak ere eman du zer esana. EH Bilduk ezinbestekotzat ikusten du, baina EAJk eta PSE-EEk bakegintzari eman nahi diote garrantzia. Egibarrek azpimarratu du horretarako beste lantalde bat osatuko dela Legebiltzarrean. Pastorrek, bestalde, “konpontzeko gatazkarik” ez dela azaldu du, “terrorismoak hondatutako bizikidetza” baizik.

Iraganean egindako itunei dagokienez, Egibarrek dio kontuan hartu behar direla, baina aldi berean nabarmendu du “berritzaileak” izan behar direla. Arzuagaren ustez, horiek izan behar dute oinarri, eta Pastorren arabera, berriz, iraganeko “itun baztertzaileak”, Lizarra-Garazi kasu, alboan utzi behar dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude