Bigarren erreferenduma egiteko lege-proiektua aurkeztuko du datorren astean Eskoziako Gobernuak

  • Bigarren independentzia erreferenduma egiteko bidean da Eskozia. Europar Batasunean (EB) geratzearen alde egin zuten eskoziar gehienek ‘Brexit’aren galdeketan, eta horien interesak defendatzeko beharra duela adierazi du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak.


2016ko urriaren 14an - 09:52
Bigarren independentzia erreferenduma egiteko bidean da Eskozia. (Arg.: Andy Buchanan)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) hasiera eman dio urtero egiten duen biltzarrari. Glasgown bildu dira hiru egun iraungo dituen Konferentzia Nazionala egiteko. Bertan azaldu du Sturgeonek bigarren independentzia erreferenduma eskatzeko lege-proiektua aurkeztuko dutela datorren astean. Brexitaren emaitzak aztertzerakoan ere independentziari buruzko galdeketa bat egiteko asmoa zutela iragarri zuen lehen ministroak.

Ekainaren 23an egin zuen Erresuma Batuak EBtik ateratzeko hautua. Eskozian, aldiz, herritarren %62ak gelditzearen alde bozkatu zuen. Horren harira, “eskoziarren interesak defendatzeko beharrezkoa den guztia” egingo duela adierazi du Sturgeonek. Bigarren erreferenduma EBtik irten baino lehenago egin nahi dutela gaineratu du. Brexit prozesua 2017ko martxoa baino lehen hasi nahi du Theresa May Errresuma Batuko lehen ministroak.  


Eskoziaren independentzia kanalean gehiago
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...