[Bideoa] Honelako istiluetan hil zuten Remi Fraisse ekologista Okzitanian

  • Okzitaniako Testeteko paduran urtegi bat eraikitzearen aurka protestan ari zela, jendarmeek jaurtitako granada batek Remi Fraisse ekologista hil zuen igandean. Bideo batek gertakarien aurreko eguneko istiluak erakusten ditu.


2014ko urriaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fraisseren heriotza salatzeko afixa (argazkia: Le Nouvel Observateur).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gertakariak krisi politikoa eragin du Frantziako Estatuan Le Mondek argitaratu duenez. Proiektua bertan behera geratu da momentuz Naizen arabera eta protesta ugari izan dira, baita Euskal Herrian ere –Bizi! mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten Baionan asteartean–.

Behean ikus daitekeen ia ordu erdiko bideoa Fraisseren heriotza baino lehen grabatu zuen militante ekologista batek eta larunbatean Testeten izandako istiluak nolakoak izan ziren erakusten dute.

Nabarmentzeko modukoa da bideoaren erdialdean (14:30) ikusten den eztanda, jendarmeek manifestarien aurka erabili zituen material lehergarrien erakusgarri baita.

Zenbait manifestarik molotov koktelak eta suzko jaurtigaiak erabili zituzten polizia agenteen kontra. Bideoaren 22:07 minutuan ikusten denez, agente batek su hartu zuen horietako baten erruz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025-08-01
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude