Bi urte eta erdiko espetxe zigor eskaera, sanferminetako talde bortxaketako biktimaren nortasuna ezagutarazteagatik

  • Fiskaltzak halaber 3.600 euroko isuna eta 5.000ko kalte ordaina galdegin du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 02an - 15:13
Iruñeako Sanferminetako talde bortxaketaren aurkako manifestazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fiskaltzak zintzotasun moralaren aurkako delitua egozten dio, eta sekretuak agerian uztea. Bartzelonakoa da, 40 urte ditu eta, ministerio publikoaren arabera, Espainiako Legioaren jarraitzailea da. Biktimaren datuak era irudiak foroparalelo.com webgunean argitaratu zituen, betiere Fiskaltzaren aburuz, “gazteari iseka egiteko eta ezinegon morala eragiteko”. Irudiok eta datuok jada beste zenbait webgunetan argitaratuak izan ziren. Plazaratu zituzten datuen artean, izen abizenak, NAN zenbakia eta bizi zen ingurua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude