Bi kirolariek espero dute Atléticok eta Federazioak hizkuntza eskubideak ez dituztela berriz urratuko

  • Hizkuntza eskubideen urraketa sufritu zuten bi triatletek bilera izan dute Atlético San Sebastián, Euskadiko Triatloi Federazioa, eta triatletari txartel gorria atera zion epailearekin. Kirolariek atera duten oharrean diote epailearekin “zentzu zabalean” ulertzea lortu badute ere, ez dutela lortu ohar komun bat ateratzea.


2018ko ekainaren 29an - 10:23
Donostiako Emakumeen Triatloian hartu zuen parte euskaraz egiteagatik deskalifikatu zuten kirolariak. Argazkia: Triatloi.org

Ondoko lerroetan duzue Donostiako bi kirolariek klubarekin, federazioarekin eta Marta Berasategi epailearekin izandako bilera ondoren atera duten oharra:

Ekainaren 27an, Atletico San Sebastianeko egoitzan pertsona hauek elkartu ginen: Emakumearen Triatloiaren ospakizunean kanporatutako kirolaria, txartel gorria atera zion epailea, Atletico San Sebastianeko antolatzaileak eta Euskadiko Triatloi Federazioko kideak. Bilkura hori eta gero, zera adierazi nahi dugu triatloian parte hartu genuen bi ahizpek:

- Eman zen hizkuntza eskubidearen urraketa berriz ere gertatuko ez dela konfiantza osoa dugu, Atletico San Sebastianek eta Euskadiko Triatloi Federazioak euskaraz egin ahal izateko eskubidea bermatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi baitute.

- Euskararen erabilerarekiko eskubide urraketa nahita izan ez zela sinesten dugu.

- Argi dugu tentsio egoera egon bazen ere epailearekiko mehatxu eta irainik ez zela egon.

- Epailea eta kirolariok elkarri ulertu diogu zentzu zabalenean, baina ez dugu ohar komun bat idaztea lortu, guk gure ahalegin guztiak egin baditugu ere.

- Eskerrak eman nahi dizkiogu Atletico San Sebastian Kirol Erakundeari arazo honi konponbidea bilatzen izan duen erabateko prestutasunagatik.

Donostian, 2018ko ekainaren 29an


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude