Bi epaile auzitik baztertzea eskatzeagatik 600 euroko isuna ezarri diete Altsasuko gazteei

  • Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 18an - 08:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Altsasuko gazteei 600 euroko isuna ezarri diete auziko hiru epaileetatik bi ezestea eskatzeagatik. Guardia Zibilekin duten harremana dela-eta eskatu zuten bazterketa hori. Ez dute aintzat hartu, eta, gainera, 600 euroko isuna ezarri diete.

Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta. Alta, botere judizialaren lege organikoaren 69. artikuluaren inguruko Auzitegi Nazionalaren areto bereziak ebatzi du eskaera atzera botatzea, eta 600 euroko isuna ezarri die gazteei, "fede txarrez" aritzea eta auzia atzeratu izana arrazoituta.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude