Bi arnas, mila arnas


2022ko maiatzaren 26an - 10:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igande arratsaldean, lepo betetako Irungo Amaia kultur zentroko aretoan, Bi Arnas dokumentala ikusi nuen. Dokumentalean Iratxe Sorzabal euskal preso politikoaren eta bere amaren arnasak sentitu nituen. Torturatu baten eta bere amaren hitzak bizitu nituen, gogoan izanda Euskal Herrian eragindako milaka tortura kasuak.

Tortura kasu haietariko bi hain zuzen orain dela 30 urte izan ziren. Bi arnas ia eten ziren, 1992ko maiatzaren 9an bi lagun atxilotu eta 5 egunez inkomunikatu eta torturatu zituztenean. Hiru hilabete besterik ez nituen garai hartan, eta bi arnas horiek, nire bi osabenak ziren. Handitzen joan ahala gertatutakoaz ohartzen hasi nintzen: kartzelan zeudela, erakundeko kide izan zirela, kilometro mordoa egin behar nituela haiek ikusi eta sentitzeko eta tortura basatiak jasan zituztela.

"Atxiloketak, tortura kasuak, errepresioa ziren eguneroko ogi, baina aldi berean militantzia kideen arteko konplizitatea, konpromisoa, laguntasuna..."

Bi sentimendu kontrajarri hazi ziren nire baitan, amorrua eta miresmena. Amorrua, nire senideek pairatu behar izan zutenagatik, eta miresmena, herri honekiko beraien erabateko engaiamenduagatik. Bi sentimendu horiek beraiek erakutsitako bidea jarraitzera eraman ninduten, eta 14 urte besterik ez nituela nazio askapen mugimenduaren/familiaren parte izatera pasa nintzen, hasiera batean Irunen hain zuzen ere.

Urte gogorrak zein ederrak izan ziren, atxiloketak, tortura kasuak, errepresioa ziren eguneroko ogi, baina aldi berean militantzia kideen arteko konplizitatea, konpromisoa, laguntasuna... eta burututako lanaren emaitzak.

Nire osabei gertatu zitzaiena kasu isolatuak ez zirela argi nuen, eta herri honen askapen borrokan inplikatzeak horrelako ondorioak ekar zitzakeela kontziente nintzen. Gaztetxo bat besterik ez nintzela, behin baino gehiagotan etorri zitzaidan burura momentu hori niri ere irits zekidakeela. Eta nire inkontzientziatik edo, mentalki prestatzen ahalegindu nintzen. Nola pentsa nezakeen horrelako muturreko sufrimendu batera presta nintekeela? Eta, bereziki, nola asumitu zezakeen 15 urteko gaztetxo batek horrelako zerbait bizitzea tokatuko zitzaiola.... Dokumental eder horrek berriz ere nire barrenak astindu ditu, eta sentitzen nuena idaztera ausartu naiz.

Hilabete honetan ere, nire kide batek, milaka horietarik beste arnas bat izan denak, gertaera larri bat pairatu du. Garaian torturatu zuten Eneko, baina nahikoa ez, eta duela egun batzuk alabarekin zegoela abordatu eta mehatxatu zuten espainiar agenteek, tortura psikologikoa betikotzeko asmoz.

Etsaiek urte luzeetan erein eta ereiten duten gorroto hori, eragin dituzten milaka arnas horiek, bilaka daitezela herri hau askatasunera eramango dituzten milaka adaxka gazte berriak! Izan zirelako baikara, eta garelako izango baitira!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Eguneraketa berriak daude