Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.
Zehazki, toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 dekretuaren hiru artikulu baliogabetu ditu Luis Garrido magistratua buru duen Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoak.
18.1, 18.2 eta 33.5 artikuluak baliogabetu dituzte. Horren ondorioz, artikuluok jorratzen dituzten eremuetan, euskara hutsean aritzeari ateak ixten zaizkio, bai barne funtzionamenduan, bai herritarrekin dituzten harremanetan ere.
18.1 artikuluak honela dio: “Toki-entitateetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, akordioak, aktak eta gainerako udal-dokumentuak euskaraz idatzi ahal izango dira, toki-entitate bakoitzak onartu duen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz idazteak toki-entitateko kideren baten eskubideak kaltetzen baditu eta kide horrek legez eta era baliodunean alegatu badezake ez duela ulertzen dokumentuen hizkuntza, beste hizkuntza ofizialean itzulita emango zaizkio".
18.2 artikuluak, berriz, hauxe: "Udalaren barne-dokumentazioa hizkuntza ofizial batean edo bestean, euskaraz edo gaztelaniaz, sortuko da. Halere, geroago, interesdunei jakinarazpenak eta komunikazioak egitean kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak aplikatuko dira".
Bi artikuluak udalen barne jardueraz ari dira. Horiek baliogabetuta, idatzizko dokumentu horiek guztiak ezingo dira euskara hutsean egin, eta ulertzen da bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, egin beharko dela. Euskara hutsean aritzen diren udalerrietan, herritarren batek gaztelaniazkoa eskatuz gero eskariari erantzun egiten zitzaion.
Miren Segurola UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzaileak behin baino gehiagotan adierazi izan du, UEMAko udalak gaztelaniaz funtzionatzera derrigortuz gero, herri txikiak direnez gehienak, giza baliabide eta baliabide ekonomiko urriengatik ezingo luketela barne funtzionamendu osoa bi hizkuntzetan egin.
Horretaz gain, Auzitegi Nagusiak urriaren 16an jakinarazitako epaiaren ondoren, adierazpenak egin zituen UEMAk eta udalek euskara lehenesten jarraitzeko asmo sendoa zutela baieztatu zuen. Epai horren bidez, EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk,
Baliogabetutako hirugarren artikulua 33.5 da, eta hala dio: "Dibulgazio- edo informazio-komunikazioetan zer hizkuntza erabili erabakitzeko, kontuan hartuko da hartzaileek hizkuntza biak zenbateraino menderatzen dituzten". Beraz, ez bada kontuan hartuko zein hizkuntzatan moldatzen den herritarra, jakinarazpenak bi hizkuntzetan egingo dira.
Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.
Azaroaren 4an, manifestazioa
Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4ko manifestaziora deitu ditu herritarrak Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskarak bat lelopean. 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik (Bilbo). Kontseiluak oldarralditzat jo du azkenaldian auzitegietatik heldu den euskararen aurkako sententzia andana. Ez ditu sententzia isolatutzat, eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra salatu du.
Oldarraldi judizial eta politikoaz informazio gehiago nahi baduzu, ondoko erreportaje mardulean UEMAko hainbat alkateren, koordinatzailearen eta LAB eta ELA sindikatuetako euskara arduradunen gogoetak dituzue. Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]