Kataluniako hezkuntza sistema osoan eskola-orduen %25 gaztelaniaz izan behar duela ebatzi du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Epaileek Kataluniako eskolan gaztelaniaren "presentzia minimoa" azpimarratu dute.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du gutxienez eskola-orduen % 25 gaztelaniaz eman beharko dela Kataluniako hezkuntza sistema osoan. Horrela, 2015ean Hezkuntza Ministerioaren, orduan PPren esku zegoen, ordezkari gisa aurkeztutako Estatuko Abokatutzaren helegite bat aintzat hartu du auzitegiak. 2014tik orain arte, Auzitegi Nagusiak ezarri zuen ikasgaien %25 gaztelaniaz eman behar zitzaizkiela hala eskatzen duten familiei. Generalitateak uko egin dio sistematikoki, murgiltze-eredu linguistikoari eutsiz.
Kataluniako Hezkuntza Sailak kritikatu egin du ebazpena komunikabideetara lehenago zabaldu izana Hezkuntza Politiken idazkari Carlos Martinezek salatu du haiek oraindik ez dutela jakinarazpenik jaso. Helegitea jarriko dutela iragarri dute.
Kataluniako herri mugimendu eta alderdi independentisten kritikak bata bestearen segidan etorri dira. Òmnium Culturalek adierazi du katalana "gure komunikazio-hizkuntza" dela eta herrian babes zabal duela. Murgiltze eredua kohesio sozialaren berme nagusia dela azpimarratu dute askok, baita Espainiako Estatuak Kataluniako hezkuntza eredu "etengabe murriztu eta eraso egiteko" duen dema arbuiatu ere.
Justizia Auzitegi Nagusiko epaileek Kataluniako eskolan gaztelaniaren "presentzia minimoa" eskatzen dute, irakastorduen lardena, eta, hizkuntza ofizialaren irakaskuntzaz gain, gutxienez oinarrizko beste curriculum-irakasgai ez-linguistiko bat ere jaso behar dutela adieraziz. Lehen aldia da Auzitegi Nagusiak ehuneko hori Kataluniako eskola guztientzat ezartzen duena. Epaileek gogorarazi dutenez, hezkuntza sisteman ez dago katalanaren "lehentasunik" gaztelaniaren aldean.
Espainian onartzear dagoen hezkuntza-lege berriak, LOMLOEk, aldaketak dakartza hizkuntza koofizialen arloan, eta gaztelania komunikazio-hizkuntza nagusi gisa izateari utziko dio. Aldaketa horren bultzatzaileek, alderdi abertzaleek, murgiltzea blindatzeko balio zuela defendatu zuten. Hala interpretatu zuten eskuineko alderdiek ere, hala nola PPk eta Ciudadanosek, Gobernuari kritika zorrotza egiteko.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]