Beste enplegu politika baten aldeko greba mugagabean daude Kaiku km0-ko langileak

  • Kaiku km0 enpresako 15 langilek greba abiarazi zuten uztailaren 5ean. “Lan baldintza txarrak salatzeko lanuztea” dela adierazi du ELA sindikatuak.


2016ko urriaren 14an - 11:55
Beste enplegu politika baten aldeko greba mugagabean daude Kaiku km0ko langileak. (Arg.: Kaiku km0 greban)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2009an Jundizen (Araba) ireki zen plataformako 15 langile dira greba egiten ari direnak. Enpresa lanean hasi eta zazpi urte igaro direnean langileen heren batek Aldi Baterako lanerako Enpresa (ABLE) batek egindako azpikontratatua duela eta hasierako “lan baldintza txarrak sufritzen jarraitzen” dutela azaldu dute Kaiku Km0-ko grebalariek. Azken urteetan hainbat salaketa jarri izan dituzte, eta horregatik grebari ekin zioten orain dela 102 egun.

2014an, besteak beste, ondorengo irregulartasunak salatu zituzten, ELA sindikatuak adierazi duenez: “ez zen aitortzen ABEn lan egindako antzinatasuna, ez zegoen lan egutegi finkorik, aldaketak etengabekoak ziren, derrigortutako aparteko orduak zeuden, lan erritmo gogorrak, eta mantentze lanak eta garbitasuna ez ziren behar bezalakoak”.

2016ko martxoan enpresako arduraduna aldatu zuten, baina arazoak konpondu ez zirela azaldu dute langileek. Hortaz, uztailaren 5ean greba mugagabea abiarazi zuten, langileen kontratazio egonkorren alde, garbitasun eta segurtasun arauak bete daitezen, aparteko orduak amaitzeko, lan erritmo eta kargak “zentzuzkoak” izateko eta egutegiak errespeta daitezen, sindikatuak plazaratu duenez.

Grebalarien elkarretaratzea

 


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.