Beste bi lurrikara Iruñerrian, 3,1 eta 3,2 gradukoak

  • Martxoaren 10ean Iruñerria astindu zuen lurrikararen erreplikak ez dira amaitu. Gaurkoan bi aldiz sentitu dute inguruko biztanleek dardara, 14:45ak aldera eta pare bat minutuko aldearekin.


2017ko martxoaren 28an - 15:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehenbiziko lurrikarak Eguesen izan du epizentroa, Iruñetik hamaika kilometrora, eta 3,2 gradukoa izan da Richter eskalan Bigarrenaren epizentroa Erripan kokatu dute, 3,1 gradukoa izan da, eta bost kilometroko sakoneran gertatu da. Biak nabaritu dira Iruñerrian.

Asteburuan hainbat mugimendu sismiko izan da, horien artean handiena 2,8 graduko bat, epizentroa Olaguen izan zuena.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
Eguneraketa berriak daude