Beste 12 euskal preso hurbildu dituzte Euskal Herriko espetxeetara egunotan

  • Manex Castro, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Xabier Garcia, Jon Rubenach, Unai Parot, Ainhoa Garcia, Alberto Lopez de Lacalle, Aitor Agirrebarrena, Jon Igor Solana, Juan Manuel Inziarte eta Jose Antonio Zurutuza dira Euskal Herriko kartzeletara ekarri dituztenak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko irailaren 27an - 07:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manex Castro Zabaleta eta Oskar Zelarain Ortiz preso politiko billabonarrak El Duesoko espetxetik (170 km) eta Soriako espetxetik (260 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte.

Jon Bienzobas Arretxe eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak, Dueñasko espetxetik (310 km) eta Estremerako espetxetik (520 km) Zaballako espetxera lekualdatu  dituzte.

Jon Rubenach Roiz preso iruindarra, El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera ekarri dute.

Baionako presoa den Unai Parot Navarro, Leoneko espetxetik (370 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.

Ainhoa Garcia Montero preso politiko hernaniarra eta Alberto Lopez de Lacalle gasteiztarra Villabonako espetxetik (385 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte.

Lizartzako presoa den Aitor Agirrebarrena Beldarrain, Villabonako espetxetik (385 km) Martuteneko espetxera eakarri dute.

Jon Igor Solana Matarran preso bilbotarra Zuerako espetxetik (245 km) Martuteneko  espetxera hurbildu dute.

Errenteriako presoa den Juan Manuel Inziarte Gallardo, El Duesoko espetxetik 170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.

Jose Antonio Zurutuza Sarasola, Ibarrako presoa, Burgosko espetxetik (215 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude