Hondurasen, sikarioek tiroka hil eta bi urte beranduago irabazi du borroka Berta Caceres ekintzailek: FMO Holandako Garapenerako Bankuak eta FINNFUND Filandiako Industria Elkarlanerako Funtsak jakinarazi dute bertan behera utzi dutela Gualcarque ibaian eraikitzekoak ziren urtegia eta zentral elektrikoa. Horien kontrako borrokan aritzeagatik errepresaliaz hil zuten Caceres.
El Libertador hedabideak zabaldu du albistea: Agua Zarcan urtegia eta 21 megawatteko zentral elektrikoa sustatzen zituen DESA Desarrollo Energetico Sociedad Anonimak erabaki duela proiektua bertan behera uztea. Horren kontrako borrokan bizia galdu zuen duela bi urte Berta Caceresek. Ekintzaile ekologistak lenka Honduraseko herri indigenarik handiena antolatu zuen Agua Zarcako presaren aurka borrokatzeko. Presa herrialdearen ipar-ekialdean eraiki behar zuten, eta leku hori oso garrantzitsua zen komunitate indigenen biziraupenerako. Goldman sari ekologista lortu zuen azken urteetako borrokagatik 2015ean.
Berta Cáceresen konpromisoa ez zen soilik bere herriarekin eta naturarekin izan, baita demokraziarekin ere. 2009ko ekainaren 28an Manuel Zelaya presidentea kargutik kendu zuen Estatu Kolpearen aurkako mobilizazioen burua izan zen. Testuinguru horretan, lider indigenak salatu zuen hainbat momentutan AEBek Hondurasen izandako presentzia militarra.
2016ko martxoaren 2an ezezagun armatuak liderraren etxean indarrez sartu eta tiroz hil zuten. Cáceresen amak adierazi duenez, poliziak aipatu du lapurreta saiakera izan zela, baina “badakigu bere borrokagatik hil dutela”. Bi urte beranduago jaso dute lenka etniako jendeek saririk ederrena, proiektua bertan behera gelditzea, Berta Caceresen odolaren gainean ernea.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]