Berta Cáceres ekintzaile hondurastarra hil dute ostegunean bere etxean. Lenca herri indigenako liderra zen Cáceres, eta ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzaile sutsua izan da.
Indarrez sartu ziren bere etxera eta tiroz hil zuten, iturri lokalen arabera. Cáceresen amak adierazi duenez, poliziak aipatu du lapurreta saiakera izan zela, baina “badakigu bere borrokagatik hil dutela”. “Gobernuaren krimen politikoa izan da”, adierazi du Carlos H. Reyes Herritarren Erresistentziarako Fronte Nazionaleko (FNRP) zuzendariak.
Goldman sari ekologista lortu zuen azken urteetako borrokagatik 2015ean. Ekintzaile ekologistentzat aitorpen handiena duen saria da. Ekintzaile ekologistak lenka Honduraseko herri indigenarik handiena antolatu zuen Agua Zarcako presaren aurka borrokatzeko. Presa herrialdearen ipar-ekialdean eraiki behar zuten, eta leku hori oso garrantzitsua zen komunitate indigenen biziraupenerako.
“Agua Zarca presak ekarriko zukeen indigenak lekuz mugiaraztea, eta eragotziko ziekeen nekazaritza garatzea. Horrelako proiektuen ondorioz, ibaiek komunitateena izateari utzi, eta esku pribatuetara igarotzen dira”. Gobernuaren erantzun faltaren ondorioz, 2010ean Tegucigalpa hiriburuan protesta egin zuten Kongresuak proiektua bazter zezala eskatzeko, “baina enpresa pribatuen esku utzi zituzten herrialdeko ibaiak”. Azkenean, 2013an, Lenca herriak errepideak hartu zituen urtebetez makineriari bidea oztopatzeko. “Oso gogorra izan zen: militarrak, poliziak, guardia pribatuak edota sikarioak zeuden, eta hiru lider indigena hil zituzten”. Kanpaina horri esker, Sinohydro txinatar multinazionalak eta Munduko Bankuak baztertu egin zuten proiektu hidroelektriko hori.
Momentu honetan, Agua Zarca proiektua geldi dago, baina “beste leku batean eraikiko dutela mehatxatzen ari dira”. Blue Energy proiektua ere badago, Cangel ibaiaren gainean, kapital estatubatuarrarekin eta kanadarrarekin, eta Cáceresek mehatxu ugari jaso ditu proiektuaren aurka egindako borroka dela-eta.
Berta Cáceresen konpromisoa ez zen soilik bere herriarekin eta naturarekin izan, baita demokraziarekin ere. 2009ko ekainaren 28an Manuel Zelaya presidentea kargutik kendu zuen Estatu Kolpearen aurkako mobilizazioen burua izan zen. Testuinguru horretan, lider indigenak salatu zuen hainbat momentutan AEBek Hondurasen izandako presentzia militarra. Militar horiek hedatu ziren lenca herriaren inguruan operazio militarrak eginez, eta herrialdean zehar base militar gehiago eraikitzeko mehatxua egin zuten.
Honduras, herrialde “arriskutsua” ekologistentzat
Global Witness txostenaren arabera, Honduras “munduko herrialderik arriskutsuena da ekologistentzat, herritar kopurua kontuan hartuta”. Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, 101 ekintzaile hil zituzten 2010 eta 2014. urte artean. “Gobernuek aldaketa klimatikoaren inguruan eztabaidatzen duten bitartean, ibaiak eta oihanak defendatzen dituztenak zigorgabetasun osoz hiltzen dituzte prentsa internazionalean inolako oihartzunik eragin gabe”.
Goldam saria lortu eta gero, Lenca herriko indigenak mehatxu ugari jaso zituen. Giza Eskubideen Batzorde Amerikarrak neurriak eskatu zituen bere segurtasuna bermatzeko, baina Estatuak ez zuen inoiz inolako neurririk hartu.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]