Berriaren berrikuntzak kalean dira

  • Berria komunikazio produktuetako berrikuntzak aurkeztu dituzte ostegun iluntzean San Telmo kaperan ospatutako ekitaldi goxoan. Larunbatetik aurrera banatuko den egunkaria, asteartetik martxan den webgunea eta Badok ataria. Martxelo Otamendik aldaketa kokatzeko nabarmendu zuen krisi bikoitzaren aurrean (ekonomikoa eta komunikabideena) bi aukera zituztela: "etxean malkotan geratzea edo errebelatzea", eta bigarrenaren aldarria dela aldaketa.


2014ko maiatzaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Martxelo Otamendi zuzendaria berrikuntzak aurkezten (Juan Karlos Ruiz/Argazki Press)

Mikel Peruarena Ansak zuzendu du egunkaria berritzeko sei hilabeteko prozesua, eta inoizko parte hartzerik handiena izan du oinarrian, Otamendik azaldu zuenez: 800 inkestatik gora egin dizkiete harpidedun eta Berria lagunei, eta langile, langile ohi, kolaboratzaile eta unibertsitateko irakasleek egin dituzte ekarpenak. Hiru zutabetan gauzatu da aldaketa:

Igandeko Berria

Ez da Igandea gehigarririk izango, "Igandeko Berria" edizio berezia baizik. Elkarrizketa luzeak, analisiak eta erreportaje landuz osatua, "lasai irakurtzekoa".

Iritzia eta kultura

Bere irakurleek bi atal horiei ematen dieten garrantzia dela eta, biak indartzea erabaki dute. Iritziak orri gehiago eta sinadura berriak hartuko ditu. Igandeetan Nasan kaleratuko da, zortzi orriko kultur gehigarria.

Tantoa eta Bizigiro gehigarriak

Kirola eta aisia da indartuko diren beste bi eremuak. Kirolen jarraipena egingo duen Tantoa asteartetan banatuko da. Eta larunbatetan Bizigiro gehigarriak gerturatuko ditu aisialdiko gomendioak.

Webguneak aste osoz edizio jarraitua izango du

Egunero 7:00-23:00etara egingo du albisteen jarraipena interneteko erredakzioak. Pello Urzelaik zuzendutako aldaketen artean, lan moldeaz gain diseinua ere berritu da erabilerrazagoa izan dadin eta albisteak entzuteko aukera ere ematen du.

Badok.info

Jon Eskisabelek azaldu zuenez, duela lau urte ataria abiatu zutenetik euskal musikaren ondarea jaso, antolatu eta jendearen esku jartzea izan du xede. Musikaren munduak, bai entzuleek eta bai sortzaileek, plataforma digitaletara jo dute eta Badok berrituak bide berari heldu dio: 11.000 kantu jarri ditu entzungai, plataforma digitalak lotuz. Horrez gain "musika aldizkaria" atalean eduki propioak landuko dituzte: elkarrizketak, kritikak...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berria
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]


2023-06-05 | ARGIA
'Berria' egunkariko zuzendaritza Amagoia Mujikak hartuko du, Martxelo Otamendiren ordez

Otamendi 30 urtez izan da Euskaldunon Egunkariako eta Berriako zuzendari, eta erretiroa hartuko du 65 urte beteta. Mujika 1995etik da bi hedabide horietako kazetari, eta zuzendariorde aritu da azken urteetan.


Eguneraketa berriak daude