Bernardo Atxagak Espainiako Letra Saria jasoko du, bere literatur ibilbideagatik

  • “Euskararen eta gaztelaniaren modernizazioan eta nazioarteko proiekzioan egindako funtsezko lana” dela eta aitortu dio saria Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak.


2019ko azaroaren 11n - 15:28
Bernardo Atxaga

Berriki adierazi zuen bere azken eleberria izango zela urrian argitaratutako Etxeak eta Hilobiak. Adierazpen hori egin eta denbora gutxira etorri zaio Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak aitortutako Letren Saria. El Mundo hedabideari adierazi dio “zorte handi gisa” hartu duela saria, “47 urte idazten aritu eta gero”.

Bernardo Atxaga ezizenez hasi zen sinatzen lanak Joseba Irazu Garmendia (Asteasu, Gipuzkoa, 1951). 2006tik da Euskaltzaindiako kide. Bere eleberri ugari eraman dira zinemara: azkena, Soinujolearen semea (2003ko liburua, 2018an estreinatua zinemetan). Pott Banda literatura taldeko kidea ere izan zen 1978tik 1980ra arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bernardo Atxaga
Artea ere mailu dela aldarrikatuz

Gabriel Arestik zioen poesia badela mailu bat; bada, konbinazioari artea ere gehitu zioten mahaiaren bueltan batu ziren Bernardo Atxaga, Paul Beitia eta Garazi Navarrok. Kulturaz, arteaz, politikaz eta horien arteko elkarreraginaz hausnartzera gonbita egin zuten Kontseilu... [+]


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


Bidaia etxeraino

2020 amaieran argitaratu zen Ata Pank eta Ate Punky ahate bitxiei buruzko lehen liburua. Urtebete beranduago ahateen bigarren entrega plazaratu dute Atxagak eta Valverdek. Lehenengo hartan hiru kontakizun laburrek osatzen bazuten liburua, oraingoan istorio bakarra kontatzen... [+]


Bernardo Atxaga
"5.000 irakurle tinkorekin mundua mugituko genuke"

Etxeak eta hilobiak izango da Bernardo Atxagak argitaratuko duen azken nobela. Horrela iragarri zuen aurkezpenean eta, behin bere ibilbideko fase berri batean sartuta, azken liburuaz gain aurretik egindakoaz eta aurrerantzean egiteko daukanaz ere aritu gara elkarrizketa... [+]


Eguneraketa berriak daude