Literaktum 2019: feminismoa eta literatura uztartuta

  • Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.


2019ko azaroaren 5ean - 15:54
Literaktum jaialdiaren aurkezpena
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakume idazle ugari batuko dira Donostian antolatuko duten jaialdian, artean Eider Rodriguez, Kattalin Miner eta Mariasun Landa idazle euskaldunak. Bi aste horietan “nork bere ikuspegia azalduko du identitateaz, feminismoaz edo arte-sorkuntzaz”, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Guztira 50 gonbidatu baino gehiago izango dira Donostian. Jaialdian hainbat libururen aurkezpen ere izango dira: Bernardo Atxagak (Etxeak eta hilobiak) Ibon Martinek (La danza de los tulipanes) eta Karmele Jaiok (Aitaren Etxea) berriki argitaratutako eleberriak aurkeztuko dituzte.

Omenaldiak

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburuak 50 urte beteko ditu argia ikusi zuenetik. Literaktumek eleberriari omenaldi bat eskainiko diola jakinarazi du, eta erakusketa egingo dute idazlearen inguruan. Horrez gain, 2018an zendu zen Joxean Artzeri buruzko ikuskizuna eskainiko dute, beste hainbat ekimenen artean.


Literatura kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

2026ko maiatzaren 18
Barra warroak
Ez ordaintzearen prezioa

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.