Bermeora ur edangarria eramaten duen itsasontzitik depositura doan hodiak matxura izan du

  • Aurreko astean jarri zen martxan Busturialdean ur edangarria bermatzeko asmoa duen proiektua. Gertatutako matxuraren aurrean, Bilbo Bizkaia Ur Partzordeak adierazi du ez duela inolaz ere hornikuntzan eragin eta horrelako gertaerak normalak direla. Matxurak kalte txikiak eragin ditu inguruan dagoen etxe bateko beheko solairuan.

Busturialdeara ur edangarria iristeko Bermeon dagoen itsasontzia. Argazkia: Observatorio Ciudadano de la Sequía.

2022ko abuztuaren 22an - 12:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itsasontzia Bermeoko ur-tangarekin konektatzen duen hodia matxuratu egin da eta ura Busturiako hornidura-sistematik bideratu behar izan da. Ez dio bizilagunen hornidurari eragin baina inguruan dagoen etxe baten beheko solairuan kalte txikiak eragin ditu. Matxura jada konpondu dute eta karga-probak egiten ari dira.

Matxura asteburuan jazo zen Ur Partzordeak Efe agentziari adierazi dionez. Azaldu du ezbeharrak ez duela eraginik izan itsasontziak eskaintzen duen zerbitzuan, Bermeoko hornidura-sistema erabili ordez Busturiakoa erabili dute-eta.


Irakurri gehiago: Bermeo Euskal Herria Bizkaia
Bermeo kanalean gehiago
2024ko irailaren 18
José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
"Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...