Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako final-zortzirena

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da irailaren 21ean Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du Lizasok.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 23an - 09:11
Beñat Lizaso bertsotan. Argazkia: Bertsozale.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ordiziako Herriko Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena irailaren 21ean. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:

Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo

Aitor Urbieta Aizpurua

Ane Zuazubiskar Iñarra

Asier Azpiroz Iztueta

Beñat Lizaso Alberdi

Manex Mujika Amunarriz

Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien, 445 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:

Beñat Lizaso Alberdi..............................445

Asier Azpiroz Iztueta.............................423

Ane Zuazubiskar Iñarra........................416,5

Manex Mujika Amunarriz......................416

Aitor Urbieta Aizpurua...........................402,5

Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo.........397

Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!