Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da irailaren 21ean Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du Lizasok.
Ordiziako Herriko Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena irailaren 21ean. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:
Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
Aitor Urbieta Aizpurua
Ane Zuazubiskar Iñarra
Asier Azpiroz Iztueta
Beñat Lizaso Alberdi
Manex Mujika Amunarriz
Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien, 445 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:
Beñat Lizaso Alberdi..............................445
Asier Azpiroz Iztueta.............................423
Ane Zuazubiskar Iñarra........................416,5
Manex Mujika Amunarriz......................416
Aitor Urbieta Aizpurua...........................402,5
Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo.........397
Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.