Beñat Etxepare sariak jaso dituzte eskoletako antzerki ikusleek

  • Teatro Paraiso konpainiak Beñat Etxepare sarien XXIII. edizioa antolatu du, ikusleak, ikastetxeak, irudi grafikoa eta antzerki kritikarik onena aitortzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 16an - 07:31
Azken eguneraketa: 09:36
Beñat Etxepare sariak banatzeko ekitaldia (Argazkia: TEKLAK)

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondorioz, Ikusleentzako Sarien aurtengo edizioak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei dagozkien sariak banatu ditu astelehen honetan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. 15.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 20 sari banatu dira hezkuntza maila guztien artean; horrez gain, hiru sari banatu zaizkie ikastetxeei eta beste hiru ikasleek egindako lanen artean: irudi grafiko onenaren saria, erreportari onenaren saria eta Poctefa saria.

Ikasturtean zehar, Teatro Paraiso konpainiak eta Udal Antzokien Sareak ikuskizunak hurbildu dizkiete hiriko eskolei, bai Haur Hezkuntzakoei eta baita Lehen Hezkuntzako zikloei ere. Haurren osasun emozionala zaindu nahi izan dute pandemia garaian, eta horretarako, besteak beste, Beñat Etxepare Antzokiaren proiektua birmoldatu eta egokitu dute. Proiektua beste urte batzuetan baino erritmo baxuagoan plazaratu duten arren, 38 ikastetxek eta 6.437 ikusle inguruk parte hartu dute.

Sariak
  • Ikusleei 20 sari, hezkuntza maila guztietan. Principal Antzokirako sarrerak, Vital Fundazioaren, Beñat Etxepareren eta Gasteizko Udalaren eskutik.
  • Ikastetxeei hiru sari: Armentia Ikastola, Samaniego eta Lopez de Guereñu. Ikuslearen iritziari dagokionez, lan interesgarriena egin duten ikastetxeei. Liburu sorta bat, Casa del Libroren eskutik, eta hurrengo denboraldirako 25 sarrera, Teatro Paraisoren eskutik.
  • Irudi grafiko onenari: Olabide Ikastolako Adrian Plagaro (LH4). Ikusle batek antzerkia irudikatzen egindako irudi grafiko onenari saria, EITBren eskutik.
  • Antzerki kritikari-erreportari onenari: Monica Garcia DBHko ikasleak egina. El Correo egunkariak banatutako saria.
  • Poctefa - Mind the Gap saria: Egibide LHZko 1. eta 2. mailako zereginen ikaskuntzarako gelak. Hezkuntza proiektuaren barruan arte-hezkuntzako ekintzak garatzean izandako inplikazioagatik gehien nabarmendu den ikastetxeari.
Bost izendapen berezi

Banatutako sariez gain, bost ikastetxek diploma eta Vital Fundazioaren ezusteko oparia jaso zituzten bost ikastetxek: Toki Eder, Nazareth, Lopez de Guereñu, Aldaialde eta Barrutia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-05-24 | Ahotsa.info
Larunbatean Euskal Jaia Tafallan Nafarroako erdialdean euskararen alde egiten den lana goraipatzeko

Erdialdeko Euskal Jaia larunbatean ospatuko da Tafallan egun osoko eta adin guztietarako egitarauarekin, euskarak eta bere kulturak Erriberriko merindadean daukan errotzea erakusteko helburuarekin.


2024-05-23 | Cira Crespo
Presbiziaren kontrako kronika

Maiatzaren 22an, Edu Zelaietak eszenaratze berezia eman dio Presbiziak lagundu omen digu (Pamiela, 2024) bere azken poema liburuaren aurkezpenari. Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantzan izan da, Arabako hiriburuko Poetak Maiatzan poesia-jaialdiaren baitan.


2024-05-22 | Edu Zelaieta Anta
Kontzertu estelarrean (fikzio espekulatibo bat)

Aurtengo jazzaldiaren kontzertu estelarrean zaude, zuk gehien maite duzun pertsona (multzo) batekin. Pradales dagoeneko lehendakaria da eta, beraz, Osakidetzaren arazo larria onbideratzen ari dira. Espiritu autonomikoa nagusi da jendearen aldartean; hori dela medio, berdin egon... [+]


Cristina Rivera Garza. Hildakoekin idaztea
"Zerbait gertatzen da munduan kolektiboki esaten dugunean norbait falta zaigula"

Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]


Eguneraketa berriak daude