Beltzez jantzitako emakumeen manifestazioa Iruñeko parranda-kaleetan ostiralean

  • Iruñean manifestazioa deitu du Feminista Autonomoak kolektiboak uztailaren 4rako, Sanferminetan ugaritzen diren eguneroko eraso sexisten aurka. 23:00etan abiatuko da Gaztelu plazatik, eta beltzez jantzita joateko deia egin dute.


2014ko uztailaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Manifestazioko protagonistak emakumeak izatea nahi dutela adierazi dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Begirada lizunak, “babosoen berbaldiak”, ukitzeak eta antzeko erasoak jasan beharraz aspertuta daudela adierazi dute. Horrekin batera, azpimarratu dute auzoko jaietan eta Sanferminetan urtero bortxaketak salatzen direla.

Erasoak egunero eremu anitzetan jazotzen direla adierazi dute Feminista Autonomoak mugimenduko kideek, baina bereziki gauetan jendea ibili ohi den taberna, txosna-gune, diskoteka edo kontzertuetan. Ondorioz, manifestazioa parranda-kaleetatik ibiliko dela azaldu dute.

Biktima gisa irudikatuak izateaz nazkatuta daudelako, asteazkenean kaleak “indarrez eta amorruz” hartuko dituztela adierazi dute. “Emakumeon gorputzak daudenez jokoan, erasoak inoren ardura ez direla dirudi”, esan dute. Horregatik, asteazkenean “beldurra bandoz aldatzeko” kalera irteteko deia egin dute.

Emakumeak protagonista

Manifestazioko protagonistak emakumeak izatea nahi dutela adierazi du kolektiboak. Deialdiarekin bat egiten duten “aliatuak” ere animatu dituzte parte hartzera, baina agertzen diren gizonei bigarren plano batean mantentzeko eskatu diete.

Jazarpen eta eraso sexistez “gogaituta” dagoen emakume orori beltzez jantzita eta “gaua hartzeko” prest kalera irteteko deia luzatu diote.

Ondorengo bideoa plazaratu dute manifestaziorako deia eginez:

 

 


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko martxoaren 4
Etxeko langile egoiliarrak
Ez atsedenik, ez soldata duinik

2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.