Adimen gaitasun handia antzemateko probak gaztelaniaz egiten dituzte ikasle euskaldunek

  • Adimen gaitasun handia duten ikasleak antzemateko probak sistematizatu eta asko ugaritu dira EAEko ikastetxeetan, baina bai Lehen Hezkuntzako bai DBHko probak gaztelaniaz egin behar dituzte ikasleek, ez daudelako euskaraz.

Hizkuntza eskubide urraketa garbia da, zer eta hezkuntza munduan, zer eta adin txikikoekin. Argazkia: Freepik

2024ko urtarrilaren 10ean - 06:21
Azken eguneraketa: 08:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guraso batek kontatu digu bere alabak proba horietan hartu duela parte, eta gaztelaniaz direla ikusi duenean euskaraz egitea eskatu duela, baina ukatu egin diotela halakorik, ez baitute euskarazko bertsiorik. Beste guraso batek azaldu digu 6 urteko semeak ere egin duela proba (Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan egiten da galbaheetako bat), eta irakaslea izan duela ondoan, gaztelaniarekin zituen zalantzak euskaratzen laguntzeko. Argi dago, ez da proba bat egiteko modurik egokiena, eta are gehiago, eragina izan dezake emaitzetan, euskaldunak izanik eta ikasketak euskaraz egitera, idaztera, irakurtzera… ohituta dauden gazteak izanik.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak sistematizatu dituen proba hauek hizkuntza eskubide urraketa garbia dira, zer eta hezkuntza munduan, zer eta adin txikikoekin.

Eragina izan dezake emaitzetan, euskaldunak izanik eta ikasketak euskaraz egitera, idaztera, irakurtzera… ohituta dauden gazteak izanik

Euskaratzeko prozesua, gogorra eta geldoa

Gaia daraman Berritzeguneko ordezkariarekin hitz egin du ARGIAk, eta azaldu digu iaztik buru-belarri ari direla probak euskaratzeko bidea egiten, baina prozesu konplexua dela. Ikasleek pasa behar duten proba nagusietakoa, Wisc programa delakoa, euskaratzeari ekin diote jada: lehenengo, programaren enpresa jabea konbentzitu behar izan dute euskaratu ahal izateko (Berritzegunetik diote ez dela batere erraza izan); ondoren, edukiak euskaratu eta EHUko lantalde bat frogatzen ari da oso profil ezberdinak barnebiltzen dituen ikasle euskaldunen lagin batekin, ikusteko ea itzulpena egokia den eta emaitza parekideak ematen dituen hizkuntza batean edo bestean egiteak. Urte bukaerarako euskaratuta izatea espero dutela adierazi du.

Dena den, Wisc euskaratuta ere, erabiltzen diren beste hainbat proba gaztelaniaz egiten jarraitu beharko dute gure ikasleek, beste testetako enpresa-jabeei ez baitzaie euskarara itzultzea interesatzen, diote Berritzegunetik, "baina haien atzetik jarraituko dugu, iritziz alda dezaten saiatzen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude