Beltza bazara, AEBetan poliziaren esku hiltzeko askoz arrisku handiagoa duzu


2014ko azaroaren 28an - 09:39
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Michael Brown Fergusoneko gaztea hil izanak tentsio arrazialak AEBetan bizirik jarraitzen duela erakutsi du (argazkia: AP).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Michael Brown Fergusonen poliziak tiroz hildako gaztearen prozesu judizialak eztabaida sortu duen unean azaleratu dira datu hauek. Gaztea hil zuen polizia ez dute epaituko eta horrek haserrea eragin du AEBetako beltzen artean.

2010-2012 urteetan AEBetako poliziak 15 eta 19 urte bitarteko 1.217 pertsona hil zituen tiroz, datu ofizialen arabera. Datu horiek erakusten dute 15-19 urte bitarteko beltzen heriotza tasa 31,17koa dela milioi bat biztanleko. Aldiz, pertsona zuriena milioiko 1,47n geratzen da.

1980-2012 urte bitartean 12.000 poliziak tiroz hildako pertsonen zenbatekoak aztertu ditu ProPublicak, Ikerketa Federaleko Bulegoak emandako datuetan oinarrituta.

Azterketa horretan hainbat ondorio atera ditu ProPublicak, honako bi hauek esaterako: polizien eskuetan hiltzeko arriskua zurientzat eta beltzentzat berdina izateko, astero pertsona zuri bat baino gehiago hil beharko lukeela poliziak; eta gazte afro-amerikarrak hil dituzten polizien %90 zuriak direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!