Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

  • EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.

Naiz Irratian elkarrizketatu dute Arnaldo Otegi

2025eko urtarrilaren 20an - 15:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badira hainbat aldaketa, ez badira ere hain ageriko eta berritzaile: Pello Otxandiano ez da programa zuzendaria izango, baizik eta EAEko Legebiltzarreko talde parlamentarioaren eleduna izango da; eta Arkaitz Rodriguezek utzi egingo du Sortuko idazkari izatea, Arnaldo Otegiren ondoko hirugarrena izan eta EH Bilduren estrategia politikoa ekintza politiko, sozial eta instituzionalera bideratzeaz arduratzeko.

EH Bilduren egungo mahai politikoak egin duen proposamenean "herrialdeak ondo ordezkatuta" daudela zehaztu du koalizioak, emakumeak gehiago dira gizonak baino, eta batez besteko adina 47 urtekoa da. "Gaztetasuna hor dago; belaunaldi berri batek ardura berriak hartuko ditu", zehaztu du Otegik Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan: "Eraldaketa asko daude egiteke, baina hori guztia proiektu nazionalean zintzilikatzen da; proiektu nazionala erdigunean jarriko dugu prozesu honetan".

Ondorengo zerrenda hau aurkeztu du EH Bilduko egungo mahai politikoak:

 


EH Bildu kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...