Behin-behineko langileen kaleratzea ez da merkeagoa izango

  • EAEko Auzitegi Nagusiak bat egin du Europako justiziak emandako irizpideekin, eta atea ireki du kaleratutako behin-behineko langileek ere 20 eguneko kalte-ordaina jaso dezaten.


2016ko urriaren 19an - 14:46
Langileak Galdakaoko ospitaleko laborategi batean. EAEko Auzitegi Nagusiak BIOEF fundazioko ikerlari baten salaketa aintzat hartu du.

Galdakaoko ospitalean hiru urtez ikertzaile aritu zen emakume baten kasuan EAEko Auzitegi Gorenak ebatzi du 20 eguneko kalte-ordaina dagokiola lan egin zuen urte bakoitzeko. Hala, Europako Justizia Auzitegiak irailaren 14an agindutakoarekin bat egin du eta langile finkoekin alderatuta behin-behinekoek jasaten zuten diskriminazioa –12 euro baino ez zuten kobratzen– amaitzeko bidea ireki du.

ELAk ohar bidez azaldu du epaimahaiak “langile-klasearentzako aukerarik hoberena” hartu duela. Sindikatuak eraman du  BIOEF fundazioko langile honen kasua eta nabarmendu du sententziak ez duela bereizketarik egiten behin-behineko kontratu motaren artean, bitartekoa  izan edo lan jakin baterako izan.

Garbiñe Biurrun: “12 euroko kalte-ordaineko kontratu hori amaitu da”

Euskadi Irratian Garbiñe Biurrun erabakia hartu duen epaimahaiko presidenteak hitz egin du. Magistratuak ziurtatu du orain arte kalte-ordainik jasotzen ez zuten bitarteko langileek ere erreklamazioak egin ahal izango dituztela.

Biurrunek azaldu duenez, salaketa eta eskaera ugari etor daitezke orain eta beraiek epai berdina emango dute kasu guztietan: “Gure ustez 12 euroko kalte-ordaineko kontratu hori amaitu da”. Baina epailearen aburuz ez da baztertu behar beste auzitegietan Estrasburgoko agindua bestela interpretatzeko aukera.

EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenari helegitea jarri diezaiokete Auzitegi Gorenean eta honek urtebeteren buruan erabakiko luke. Nolanahi ere, bitartean ebazpena bete egin beharko dute enpresek eta ezin izango dituzte kaleratze merkeagoak egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude