Behin-behinean aske utzi dute Marina Bernadó kataluniarra, EPPK-ko presoa

  • Preso politiko katalanak ia hamahiru urte eman ditu espetxean, ETAko kidea izatea leporatuta. Astelehenean epailearen aurretik pasa ostean, behin-behinean aske utzi dute.


2019ko ekainaren 4an - 10:47
Argazkia: @RescatPreses
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maria Bernadók (Mallorca, Herrialde Katalanak) Rennesko (Bretainia) espetxean eman ditu ia hamahiru urte. Ostiralean, baina, Espainiaratu eta Soto del Real espetxean (Madril) sartu zuten. Astelehenean Auzitegi Nazionalean izan zen, eta epaileak behin-behinean eta bermerik gabe aske utzi du. Epaiketa burutu arte, astean behin sinatzera joan beharko du.

Frantziako Quezac herrian atxilotu zuten Bernadó 2006an, Zigor Garro eta Ekain Mendizabalekin batera, eta ETAko kide izatea leporatu zieten hiruei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!