Bederatzi hilabeteren buruan, erretretadunek mobilizatzen segitzen dute astelehenero

  • Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan milaka pentsiodun mobilizatu dira beste astelehen bat gehiagoz bizi baldintza eta pentsio duinak aldarrikatzen. Gaurko mobilizazioekin bederatzi hilabete osatu dituzte, astelehenik huts egin barik.


2018ko urriaren 15ean - 13:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan elkartu dira astelehenero bezala baina denetanbilera jendetsuena, klasiko bihurtu denez, Bilboko udaletxe atarian egin dute.

 

Elkarretaratzearen amaieran Bilbon egindako mintzaldian nabarmendu dute orain ari direla aurrekontuak prestatu, negoziatu eta bideratzen administrazio guztietan, udal, diputazio, komunitate autonomo eta estatu mailan. Aurrekontuetan eta ondoko hilabeteetan burutuko diren hauteskundeetan eragin nahi dute erretretadunek beren mobilizazioekin

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!