Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan milaka pentsiodun mobilizatu dira beste astelehen bat gehiagoz bizi baldintza eta pentsio duinak aldarrikatzen. Gaurko mobilizazioekin bederatzi hilabete osatu dituzte, astelehenik huts egin barik.
Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan elkartu dira astelehenero bezala baina denetanbilera jendetsuena, klasiko bihurtu denez, Bilboko udaletxe atarian egin dute.
#PentsioDuinak Bederatzi hilabete mobilizatzen #Bilbo pic.twitter.com/W1d1ZM6gl5
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) October 15, 2018
Elkarretaratzearen amaieran Bilbon egindako mintzaldian nabarmendu dute orain ari direla aurrekontuak prestatu, negoziatu eta bideratzen administrazio guztietan, udal, diputazio, komunitate autonomo eta estatu mailan. Aurrekontuetan eta ondoko hilabeteetan burutuko diren hauteskundeetan eragin nahi dute erretretadunek beren mobilizazioekin
Gaur pentsionistek aldarriak DFAraino ekarri dituzte. Pentsionistak aurrera!#PentsioDuinak pic.twitter.com/mCD4RP7Ogm
— Kike Fdz de Pinedo (@KikeFdzdePinedo) October 15, 2018
📣"¡Otra vez la plaza llena, no vamos a dar ni un paso atrás! ¡Vamos a estar en la calle reivindicando nuestros derechos!"
Pentsionistak #Barakaldo|n #PentsioDuinak aldarrikatu dituzte, beste behin ere. pic.twitter.com/28WADwY0Oj
— Irabazi Barakaldo (@IrabaziBaraka) October 15, 2018
✊Un dilluns més a Pça. Universitat ✊#IPCesIPC #IPCxLEY #Barcelona #PensionesDignas #PensionsDignes #PensionsPúbliques pic.twitter.com/ESuR44frWI
— Marea Pensionista Cerdanyola (@mpensionistaCDV) October 15, 2018