Bederatzi adingaberi ukituak egitea egotzita atxilotu dute gizon bat Gallartan

  • Sexu erasoak barraka bateko segurtasun uhalak ondo zeudela egiaztatzeko aitzakiapean egin ditu, adingabeek adierazi dutenez. Biktimek gurasoei azaldu diete gertatutakoa eta berehala jarri dute familiek salaketa.

Gallartako udaletxea Gallartako udaletxea

2023ko ekainaren 19an - 09:32
Azken eguneraketa: 10:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bederatzi adingaberi ukituak egitea egotzita atxilotu dute 26 urteko gizon bat Abantoko Gallarta auzoan (Bizkaia). Bertako festen testuinguruan barraka bateko segurtasun uhalak ondo zeudela egiaztatzeko aitzakiapean egin ditu eraso guztiak, familiek salatu dutenez.

Biktimek gertatutakoa haien artean komentatu eta gurasoei jakinarazi ostean, berehala gerturatu dira familiak salaketak egitera Ertzaintzaren komisariara. Abantoko Udalak erasoa jasan dutenei elkartasuna eta babesa adierazi dizkie, eta gaitzetsi egin ditu erasoak. Bide beretik, elkarretaratzea antolatu du astelehenean 19:00etan udaletxeko zabalgunean.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.