BBVA bankuaren egoitzara eraman dute Rojavaren aldeko aldarria

  • Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun taldeak bankak armamentuan egiten dituen inbertsio milionarioak salatu ditu BBVAk Dato kalean duen egoitzaren aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 7an - 08:43
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Turkiak Rojavaren aurkako operazio militarra ekin zuen duela aste gutxi, ordutik hainbat elkartasun ekimen burutu ditu Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak Herri Kurduari elkartasuna adierazi eta gerrarekin kolaboratzen duten instituzio eta enpresak salatzeko, hala nola Turkish Airlines konpainiaren aurka.

Atzo, elkarretaratzea egin zuten Dato kalean BBVAk duen bulegoaren aurrean: “Banka armatua salatu zuten bertan, Gerrarekin banka handiak aberastu besterik ez dira egiten” azaldu zuten, “Sistema kapitalistarentzat dena da zilegi, gutxiengo batek, baliabide estrategikoak eta lurraldeak kontrolatzen jarraitzeko heriotza eta suntsipena sortu behar baditu ere”.

“Gerra makina martxan jartzeko” milioika euro behar direla adierazi zuen atzo Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak, baita datuak aurkeztu ere. 2013 eta 2018 urte bitartean BBVAk 2.673.026.368,28 € inbertitu ditu armagintzan.

Guzti honen aurrean Rojavari elkartasuna adierazi diote beste behin, “Kurdistan, duen garrantzia geoestrategikoarengatik eta erakutsi duen antolakuntza alternatiborako gaitasunarengatik begi puntuan jarri dute munduko potentziek”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.