Bazterkeria egoeran dauden herritarrentzat pandemian irekitako aterpea itxi du Iruñeko Udalak

  • Martxoaren 24an zabaldu zituen ateak Iruñeko Jesus eta Maria aterpeak, muturreko bazterkeria sozialean aurkitzen diren herritarrei zuzendua. Deseskalatzearen hirugarren fasean, aterpearen helburua bukatutzat eman du Udalak. 74 pertsona artatu ditu bi hilabete eta erdian.


2020ko ekainaren 09an - 16:57

Epe horretan, aterpeko langile eta erabiltzaileetatik inor ez da koronabirusaz kutsatu, Udalak adierazi duenez. Artatu dituzten lagunetako asko kalean bizi ziren, batzuk pisu partekatuetan zeuden alarma egoera ezarri zenean, gutxi batzuek autoan edo furgonetan egiten zuten lo, hainbat egoera tamalgarrian zeuden etxebizitzetan bizi ziren, bakarren bat psikiatrikotik iritsi zen eta pare bat espetxetik zetozen.

Aterpetik igaro ostean, horietako batzuk etxebizitza beharra asetzeko baliabideetara bideratu dituzte eta beste batzuk pisu partekatuetan sartu dituzte, Udalaren arabera. Erdia baino gutxiago dira horiek, ordea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude