Baztango Aroztegiaz galdeketa egitea eskatu dute nafar gizarte zibileko 45 ordezkarik

  • Baztango Aroztegiaren Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala (UGPS) geldiarazi eta haranean herri galdeketa loteslea egin dadila eskatu dute Nafarroako hainbat arlotako 45 pertsona ezagunek, Iruñean emandako prentsaurrekoan. Begoña Zabalak eta Xabier Morrasek irakurri dute manifestua haien izenean.


2016ko otsailaren 22an - 14:40
Inguru honetan gauzatu nahi dute hirigintza proiektu erraldoia. Lehen planoan Aroztegia jauregia, atzean Lekaroz (Arg.: Jagoba Manterola / Argazki Press).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“UPNk utzitako herentzia pozoitua dugu hirigintza plan hori, hau da, erregimen zaharreko proiekzio politikoa gaurko koalizio demokratiko eta progresistaren barruan”, uste dute manifestuaren eragileek. Haien esanetan, deigarria da aldaketaren gobernuak modu akritikoan hartu izana bere gain Aroztegiko proiektuaren “inposizio politiko garbia”.

Egitasmoa gauzatzeak ekarriko lituzkeen ondorioez ere jardun dute: “Onuraduna ez da harana izanen, ezta auzokoak ere, nahiz eta haiei etekin ekonomiko eztabaidagarriak eta etorkizun garbirik gabeko onurak eskaintzen zaizkien. Onuradunak eraikuntza sektoreko enpresak dira”. Aroztegia eremu natural zabalean esku-hartze izugarri eta atzeraezintzat jo dute, eta horregatik galdatu dute Iruñeko Gobernuak UGPSa geldiarazi eta galdeketa antola dezala.

Halaber, gogorarazi dute Baztanen azken urteetan eraikitako etxeetako asko –“ez denak merkeak”– hutsik daudela, eta “hamarkadetako jauntxokeriari” eta obra publiko edo erdi-publiko askoren inguruan izandako gardentasun ezari egotzi diete gaur egungo haranaren egoera.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude