Herri galdeketa proposatu dute Lekarozko proiektu urbanistikoaz erabakitzeko

  • Nafarroako Gobernuak "inposizioaren bitartez eta alde bakarreko erabakiak hartuz" egin du aurrera Lekarozko proiektu urbanistikoarekin, Aroztegia... eta gero zer? plataformak salatu duenez. "Gure ustez, alde guztien adostasunarekin eginen den Baztan mailako herri galdeketa loteslea antolatzea da momentu honetan irtenbide bakarra", azaldu dute plataformako kideek.


2016ko urtarrilaren 27an - 13:02
Luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitzako aurreikusten ditu proiektuak. (Argazkia: GolfIndustria.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Inposaketaren aitzinean ariketa demokratiko batekin erantzutea proposatzen dugu", diote prentsa-oharrean (pdf). "Hurrengo bi asteetan aldaketaren gobernua babesten duten taldeekin eta tokiko administrazioko erakundeekin bilerak egin nahi ditugu, herri galdeketa antolatu aldera".

Bildu, Ahal Dugu eta I-E alderdietako ordezkariak ere herri galdeketaren alde azaldu dira.

Plataforma prest agertu da herri galdeketa loteslea aurrera eramateko baldintzak, epeak edota galderak adosteko mahaian parte hartzeko. "Aldi berean, aldarrikapen hau aitzinerat ateratzeko, hurrengo asteetan herri zein herrialde mailako kanpaina bat martxan paratuko dugu. Eginen diren deialdietan parte hartzera animatzen ditugu benetako aldaketaren alde lan egiten ari diren herritar zein eragile guztiak".

228 etxebizitza

Plataformaren hitzetan, Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak "ez du inolako justifikazio sozialik". "40 hektareako lur ez urbanizagarria birkalifikatzeko aitzakia bezala erabili dira hotela eta golf zelaia", aipatu du plataformak, Erran.eus agerkariak jaso duenez.

Auziaren jarraipen zehatza egiten ari da aipatu webgunea azken asteotan. Bertan irakurri genuen, esaterako, Baztango Batzar Nagusiek arbuiatu egin dutela Nafarroako Gobernuak Lekarozko proiektuarekin jarraitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!