Lekarozko proiektu urbanistikoarekin aitzinera egitea kritikatu diote Nafarroako Gobernuari

  • Geroa Bairen erabakia kritikatu du "Aroztegia eta gero zer?" plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 7an - 08:27
Lekarozko Aroztegiaren proiektuak aitzinera jarraitzen badu, Isabel Elizalde eta Manu Aierdi kontseilarien dimisioa eskatuko du proiektuaren kontrako taldeak (argazkia: Sustrai Erakuntza).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuak Aroztegiko egitasmo urbanistikoarekin aitzin egitea erabaki du abenduaren 30ean. "Aroztegiko proiektua, UGPSa bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez,  bidegabekeria hau babestea erabaki du", Aroztegia eta Gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin salatu duenez.

Plataformak oroitarazi duenez, "UPNk hauteskunde bezperetan tarrapataka hartutako erabaki honek herritarren eta tokiko erakundeen erabakitzeko eskubidearen gainetik pasatzea izan du helburu. Erregimenaren ohiko jokatzeko modu zikin eta iruzurtian egin zen".

Orain, eguberrietako giroan eta urte zahar bezperan Geroa Bairen gobernuak gauza bera egin duela jakinarazi dute. "Geroa Baik ere, –dio "Aroztegia eta gero zer?" plataformak– presaka eta korrika, Baztango Batzar Nagusiak zein Lekarozko herriaren eskaerari uko eginez, gutxi batzuen interes espekulatzaileak herritarren interes orokorren gainetik jarri ditu".

Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriaren eskaeratik aparte aste batez 900 sinadura bildu ditu "Aroztegia eta gero zer?" plataformak Nafarroako Gobernuari UGPSa gelditzeko eskatuz. "Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak ez du inongo justifikazio sozialik. 40 hektareako lur ez urbanizagarria birkalifikatzeko aitzakia bezala erabili da hotela eta golf zelaia", aipatu du plataformak.

Baztango Udalak,  etxebizitzak kenduta,  proiektua garatzeko aukera eman zion promotoreari baina enpresak uko egin zion eskaintza honi. "Baztango Batzar Nagusia zein Lekarozko herria argi eta garbi mintzatu dira lurren birkalifikazioaren kontra, baita enpresa pribatu batek herri lurrak zein herritarren lur pribatuak modu honetan bereganatzearen kontra ere. Aldaketaren Gobernua babestu dutenen alderdien artean Geroa Baik bakarrik egin du inposizio eta pelotazo honen alde. Beraz, noren interesak defenditzen ditu gobernu honek?" galdegin du "Aroztegia eta gero zer?" plataformak.

Erabaki politikoa

Iruñetik erabaki teknikoa dela aipatu duten arren, erabaki politikoa uste du plataformak. "Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakiak zoritxarrez erregimenaren jarraipenaren aitzinean gaudela ziurtatzen du. Aktoreak aldatu dira baina pelikula berdina ikusten ari gara". Erabaki honekin atzera egin ezean, "espediente honen arduradun izan diren Isabel Elizalde (Landa Garapena, Ingurugiro eta Tokiko Administrazioko kontseilaria) eta Manu Aierdiren (Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakari ordea eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria)" berehalako dimisioa eskatu dute.

Bukatzeko, oroitarazi nahi dute Sustrai Erakuntzak, "Aroztegia eta gero zer?" plataformarekin batera, Nafarroako Gobernuaren akordioaren aurka epaitegietara jo duela. Aldi berean, segituko dute "Aroztegiko proiektua zein Nafarroan inposatzen ari diren makro proiektu espekulatzaile guztiak  gelditzeko lan egiten eta erregimenaren jokabide guztiak salatzen".

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Erran.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: GarbiƱe Elizegi

Eguneraketa berriak daude