AHTa den elefante txuri handi hori une honetako zirkurik kolosalena bihurtu da. Amaitzen ez den krisi-kateatze honek kolpatutako gizartearen oinarrizko beharrizanak asetzeko erabili beharko liratekeen funts guztiak irensten ari da.
Elefante zuriaren zirku handiaren aktore nagusien artean, Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesioko “berritsua” nabarmentzen da, zeinak iragartzen baitigu Castejon eta Campanas “hiri jendetsuak” elkartuko direla 60 km-ko AHT TxuTxuaren bidez, Europako funtsek erreskatatua. Beste 200 milioi euro gehiago, lehen xahututakoari gehitzeko, denona den itsulapikotik lapurtuak. Lurralde bat kohesionatzeko modu polita! Andoni Ortuzar ile-hazle saltzaile handia ere badugu, alimaleko dirutza inbertitu arren AHTa bidegorri bat besterik ez dela iragartzen diguna, baina prestidigitaziozko alarde batean Gasteiz eta Bilboko sarrerak lurperatzeko beste 1.600 milioi euro lortu dituena, adreiluaren negozio espekulatiboarekin jarraitu ahal izateko; era berean, Glasgowtik iritsi berri diren Maria Chivite eta Arantxa Tapia pailazoak ere baditugu, CO2 isurketarik gabeko AHT berdearekin engainatzen gaituztenak; halaber, ezin ziren falta, magiaz, eraikuntza-enpresen poltsikoak betetzeko diru-kutxa publikoak husten dituzten politikari prestidigitatzaile horiek guztiak; eta, jakina, AHTaren eta beste makro proiektuen aurkariak isunez itotzen dituzten isun-jaurtitzaile handiak.
Zirkuak baditu bigarren mailako aktoreak ere, AHTaren elefante zuri handia elikatzen jarraitzera behartuta daudenak: osasun eta hezkuntzako langile, pentsiodun eta langabedun funanbulistak, etengabe soka ahuletik dabiltzanak, murrizketen amildegian
Baina zirkuak baditu bigarren mailako aktoreak ere, AHTaren elefante zuri handia elikatzen jarraitzera behartuta daudenak. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: osasun eta hezkuntzako langile, pentsiodun eta langabedun funanbulistak, etengabe soka ahuletik dabiltzanak, murrizketen amildegian; akrobata eta malabaristen segizio handia, besteak beste, gazteak, migratzaileak, etxegabetuak, arte eta kulturaren mundua, euskara, tokiko ekonomia, LGTBI+ kolektiboak… Sektore horiek guztiek malabareak egin behar izaten dituzte hilaren amaierara iristeko, aurrekontu-partida justuak lortzeko, edo akrobazia fisiko eta psikikoak egin behar dituzte etxe duina eskuratzeko; halaber, baditugu emakume indartsuak, emakume langile horiek guztiak (etxetik kanpo zein barruan lan egiten dutenak), egoitzetako langileak eta, oro har, zaintzan diharduten emakumeak. Bere bizkar daude lanik astunenak, garrantzitsuenak, baina gutxien aitortzen direnak. Elefante zuri handia bizkar gainean eusten dutenak dira; eta, azkenik, jauzilari handiak, ekologistak eta azpiegitura handien aurkakoak, lurraren defentsan jauzi hilgarriak egin behar dituztenak.
Zirku gehiago ez, mesedez! AHTren elefante zuriaren zirku kolosal hau berehala eta behin betiko gelditzea eskatzen dugu. Funts horiek, behingoz, herritar guztientzako bizi-baldintza duinak bermatzera dedikatzea eskatzen dugu, enplegua, osasuna, irakaskuntza, pentsioak, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak eta kalitatezko zaintzak ziurtatuz. Azken batean, bizitza politikaren erdigunean jar dadila. AHTren dirua gastu sozialentzat!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]