Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta ber denboran euskara batuaren mende erdia. Karia horretara zortzi ekitaldi aurreikusiak ditu. Lehenbizikoa Baionan egin du irailaren hamahiruan, herriko etxean. Eta zergatik Baionan ? Hiri horretan egin zirelakoz euskara batuari buruzko lehen urratsak, 1963-1964 ikasturtean.
Azarotik ondoko udaraino, zortzi hilabetez, zortzi euskaltzale astero bildu ginen Euskal Idazkaritza kultura elkartearen babesean, Enbata sortu berriak prestatzen zion aretoan, Kordelieren karrikako 14an, Imprimerie des Cordeliers delakoaren alde gaineko solairuan.
Nor ginen : EAJtik Jesus Solaun eta Telesforo Monzon, ETAtik Eneko Irigarai eta Txillardegi, Enbatatik ni neu, gainera euskal liturgian ari ziren hiru apez franko gazteak: Andiazabal urruñarra, Jean Hiriart Urruty hazpandarra eta Roger Idiart azkaindarra.
Orokorki Hegoaldeko lau euskaltzale, eta Iparraldeko beste lau, agian lapurterak euskal literaturan luzaz bete duen toki nagusiari esker.
Lan itzel horri lotzeko iniziatiba Txillardegik hartu zuen. Berak bildu gintuen, bi oinarri gogoan: batetik euskal alderdiak, bestetik Vatikano 2 Kontzilioak irekitako ildotik ziharduten lapurtar apez gazte horiek.
Lan guzia berak bideratu zuen, aldez aurretik gaiari pentsatzen hasia baitzen, gainera gutartean gaitasun gehienik zeukana zela.
Euskaltzain urgazlea izanez, Euskaltzaindiaren bulkatzera saiatua zen, bi aldiz bederen gutunez, haatik alferrik: horretarako gehiengorik ez bide zegoen, adin ederreko auskaltzain ugariak ez zeudelako mugitzeko prestik.
Beraz bide ofizialaz etsiturik, Txillardegik zidor bat hartu zuen, iduriz ahula bezain ausarta, ustekabeko arrakasta lortuko zuena. Segurki argudio sendoak zituzkeen, eta oinarriak halaber.
Zortzi hilabete haietako lanaren burutzeko, Baionako Biltzarra delakoa bildu genuen 1964ko abuztuaren 29an eta 30ean, larunbatez eta igande goizez, beti Euskal Idazkaritzaren egoitzan, Kordelieren 14ko lehen solairuan, eta erabakiak honako hauek izan ziren: 1- Idazkera, grafia 2- Deklinabidea 3- Aditzako bi laguntzaileak (naiz eta dut) lau denbora nagusietan 4- H letra edo hizkia hartu behar zuten hitzen hiztegi labur bat.
Gero, 1968ko udan, Koldo Mitxelenak Baionako dosiera bere gain hartu zuen, bataiatu bezala, eta Txillardegiren lana Euskaltzaindiari onartuarazi, printzipioz behintzat. Hots Txillardegi euskara batuaren aita badugu, Mitxelena euskara batuaren aita pontekoa eta gozaita dugu: arartekari horren beharra bazen atsulutoki jeltzaleen artean bereziki onartuarazteko, aurkako gehixenen lasaitzeko bederen; bere sonari esker lortu zuen, estimu handitan baitzegoen, batetik gudari ohi bezala, bestetik hizkuntzalari jakintsu bezala. Bakoitzari berea.
Bistan da Euskaltzaindia ez dela horretan gelditu: etengabe lanean aritu da eta beti ari bide beretik aurrera, bere urgazle, ohorezko, langile baita batzordeetan laguntzaile dituen guziekin, hizkuntzako sail ezberdinetan: gramatikan, onomastikan, atlasean, hiztegian…
Batuko hiztegiak euskalki guzietako literatura hitzak biltzen ditu: jadanik berrogei milaz goiti agertuak ditu, eta holaz euskara zabala, irekia, eskaintzen digu, bereziki idazleoi. Euskara idatziaz ari gara, hori baita batasunerako hartu genuen bidea, eta beti jarraitu. Ahozkoan asko dago egiteko, baina hortik hasi bagine, non izanen ginen gaur, Leizarragak zioen bezala diferentziak baditugularik herri batetik bestera, eta kasik etxe batetik bestera…
Albiste hau Enbatak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]