Batasuna eta mobilizazioa aldarrikatu dituzte Kataluniako preso eta erbesteratu politikoek Diadaren atarian

  • Erbesteratu eta espetxeratu guztiek idatzi bateratua sinatu dute. Espainiako Epaitegi gorenaren epaia begi-bistan, irailaren 11n “aparteko” mobilizazioa eskatu dute. “Frustrazioa” gainditzeko, urriaren 1aren espiritua berreskuratzea aldarrikatu dute.


2019ko irailaren 09an - 10:12
2018ko Diadaren irudi bat. Argazkia: elnacional.cat.

“Duintasun demokratikoa eta askatasuna” du izenburu Dolors Bassa, Antoni Comín, Jordi Cuixart, Carme Forcadell, Joaquim Forn, Anna Gabriel, Oriol Junqueras, Clara Ponsatí, Lluís Puig, Carles Puigdemont, Raül Romeva, Josep Rull, Marta Rovira, Jordi Sànchez, Meritxell Serret eta Jordi Turull espetxeratu eta erbesteratuek sinatu duten idatzi bateratuak.

Urrirako espero den Epaitegi Gorenaren sententziak aurtengo Diadari “berriz ere ohiz kanpokoa” iritzi diote sinatzaileek, eta horregatik, “berriz ere ohiz kanpoko mobilizazioa burutzera” deitzen dute Kataluniako jendartea.

Urriaren 1era bueltatu

Aurtengo Diadaren deialdiak ika-mikak sortu ditu. Historikoki irailaren 11 bakoitzaren diferentziak onartzen dituen batasunaren adibide izan dela diote preso eta erbesteratuek, eta horri eusteko eskatu dute.

Norabide horretan, 2017ko urriaren 1eko espiritua aldarrikatu dute errepresaliatuek: “Urriaren 1a posible izan zen helburu komunak eta gure eskubideak defendatzeko erabakitasunak Estatuaren biolentziak baino gehiago gehitu zutelako (…) Frustrazioaren aurka, lasaitasunera, eskuzabaltasunera, heldutasunera eta erabakitasunera bueltatu behar dugu”.

"Mugarri berria"

Irailaren 11ko mobilizazioa “Kataluniako herriaren borondate demokratikoaren mugarri berria” bilakatzera deitu dute preso eta erbesteratuek. Hori litzateke, Epaitegi Gorenaren sententziari eman behar zaion erantzunaren “aurrekari aproposena”: “Argi eta ozen esan behar dugu epai justu bakarra epaitegietako auzipetu guztien absoluzioa dela”.

Espainiako jarduneko gobernua kritikatzen du idatziak, Pedro Sánchez Mariano Rajoy “imitatzen” ari dela nabarmenduz. Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzen du sinatzaileen irudiko. “Atzerabide demokratikoak” independentismoari ez ezik herritar guztiei  eragiten diela uste dute, eta “bereziki, bere oinarrizko eskubideak libreki praktikatu nahi dituen edozein mugimendu politiko edo soziali”. Horregatik, “demokrata guztiei” luzatzen diete deia.

“Borroka hau zuekin konpartitzea ohorea da. Berriz ere egiteko, berriz ere egon beharra dugu” esanez amaitzen du idatziak, jaio berri den Tsunami Democrátic ekimenak erabilitako leloetako bati keinua eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude