Marta Villotak eta Jonathan Rubinesek 35 zuhaitz esanguratsu ezagutzeko gida osatu dute; inguruko komunitateekin duten lotura berreskuratu dute. Hamar ibilbide proposatu dituzte, Araban.
Hirietako alde monumentalek bezala, basoetako aitona-amonek ere istorioak gordetzen dituzte. Munain eta Okarizko ehun urtetik gorako haritzek, esate baterako, XVIII. mendeko basoen ustiaketaz hitz egiten dute. Zura ateratzeko, adarrak altuera jakin batean mozten zituzten, eta, horregatik, bertako zuhaitz zaharrenek argimutilaren forma hartu dutela; jardute horrek, gainera, izena eman dio basoari: Arimotx edo haritz motza. Herriko emakume batek gogoratzen du aita zerratzaileak kontatzen ziola erraldoi horiek botatzeak eta garraiatzeak kostu handia zekarrela, eta gainera, zaharrak zirenez, zulo asko eta usteldurak zituztela. Horregatik salbatu ziren garaiko ustiapen intentsibotik Munaingo eta Okarizko haritzak, eta horregatik ere, herritarrentzat baso ukiezinak eta sorginduak dira Arimotxes eta Arimotxis.
Ezagunagoa da agian Albertiako pago zaharrek gorde duten historia lazgarria: 1936ko urte bukaeran Araba berreskuratzeko saiakera egin zuten errepublikanoek, eta Legutio hartu zuten. Hamar egunez eutsi zioten, baina huts egin zuen Euzko Gudarostearen saiakerak; milaka gudari hil ziren Legutioko gudaldian. Errepublikanoen memoria gordetzen duen monolitoaren inguruan daude pago handienak. Haritzek ere lehentasunezko tokia dute dela gerraren eszenatokian dela mendez mende Legutioko biztanleen sinesmenetan; izan ere, Urbinatik Euskal Herri osora hedatu den ohitura zaharra da haritzak hernia sendatzeko balio duela.
Askoz istorio alaiagoak, edo bederen musikalagoak, kontatuko lituzkete Badaia mendilerroan dauden Resquicioko arteak eta Langraizko Gorteen aztigarrak, izan ere biak dira DJ Loro artistaren inspirazio iturri nagusiak. Perimetro ikusgarria du aztigarrak bere espezieko beste zuhaitzekin alderatuta: 3,64 metrorekin marka guztiak hautsi ditu. Resquicioko artea ere erraldoia da, 4,28 metroko perimetroko enborra du, eta lau metroko altueran zabaltzen da adaburu handia. DJ Lorori aitaginarrebak deskubritu dizkio paraje hauek; txikitatik eramaten zuen ganadua, herritik Badaiako mendilerrora, eta memorian gorde ditu Santorkarizetik Torkaladronera igotzen diren bideak eta inguruan dauden arte miresgarriak.
Izen propioak
Kondaira ikaragarriak kontatuko lituzke ere Arabako zuhaitz handienak, hitz eginez gero: Galarretako Aitonak 8 metroko diametroa du, eta 21,70 metroko adaburua. Haritz kandugabea arriskuan jarri zuten orain dela urte gutxi Korrosparriko presa eraiki zutenean, baina beste behin ere, salbatu zen zuhaitz historikoa.
Halaber, gizarte garatuaren atzaparretatik ihes egin duen erraldoien artean dago ere Crispinen Gaztainondoa. Apinaizko lursail batean ikusi daiteke, gris eta bakartia. XX. mendearen erdian, Gerardo Lopez de Gereñu etnografoak argazki bat egin zien zuhaitz erraldoiari eta bere jabeari, Crispin Martinez de Rituertori. Gaztainondo paregabea ikusi zitekeen argazki horretan; halere, 1988ko udaberrian sua eman zion ezezagun batek zuhaitzari, eta sutan egon zen, egun luzez. Crispinek txerto batzuk egin zizkion, eta ozta-ozta iraun du bizirik, gaur egun arte. 10,5 metroko perimetroa du enborrak, eta ziurrenik, Euskal Herriko garai bateko gaztainondo handiena da.
Gorobelgo hagin galduak, Albeizko erkametzak, Zalduondoko haritzak… Hogeita hamabost izan dira, baino azkoz gehiago izan zitezkeen Marta Villotak eta Jonathan Rubinesek Euskal Herriko zuhaitz esanguratsuak ezagutzeko bildu dituzten ibilbideak: "Espezie askotako zuhaitzak bildu ditugu, gizarte, garai eta toki desberdinen istorioak kontatzen dira. Ez ditugu soilik zuhaitzik handienak bildu; alde kulturala eta soziala kontuan hartu ditugu, zer lotura izan duten herritarrekin eta zer historia duten atzean".
Hamar ibilbide, Araban
Biologoa da Rubines eta paisajista eta mendiko-ingeniaria Villota. Batera idatzi dute Rutas para descubrir ·arboles monumentales, Sua argitaletxearekin, eta orain dela gutxi argitaratu dute Euskal Herria izeneko bilduman. Guztira, 35 ibilbide proposatzen dituzte, Euskal Herri osoan, eta horietatik hamar Araban: "Araba da gehien ezagutzen dugun lurraldea eta ibilbide gehiago genituen, baina hautaketa egin behar izan dugu".
Albiste hau Arabako alea-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]