Baserria XXI elkarteko laborariek, agronekazaritzan ari diren baserritar gazteek, erraustegiaren aurkako protesta eraman dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren atariraino. Eguerdiko 12:00etan hasita, antzerki labur batean irudikatu dituzte nekazariak herritarrentzako elikagai sanoak ekoizteko lanean, ondoren errausketa inposatzen dutenak –Markel Olano aldun nagusiak hezur-mamituak– barazkiok kutsatzen, azkenean baserritarrek kutsatzaileak airean ihesi bidaltzen dituzten arte.
Eguraldi petralak kokiltzen utzi gabe –ez alferrik lantzen dute lurra gizon eta emakumeok uda eta negu, izoztean bezala sargorian– Gipuzkoako plazaraino eraman du Baserria XXI-ek erraustegiaren kontrako protesta.
Antzerki laburrean irudikatu duten eszenari Mixel Etxekopareren xirula baizik ez zitzaion falta Zuberoako pastoraleko borroka epikoetako bat osatzeko, alde batetik zintzoak –gerria aitzurrean makurtuz gure elikagaiak sortzen dituzten baserritarrak– eta bestetik gaiztoak, türkak, ortuetako barazkiak pozoitzera iritsi diren erraustaileak. Irutxuloko Hitzarako Malen Aldalurrek bildu du bideoz antzerkitxoa:
Onek irabazi dutenez borroka, gudu-lekuan gaiztoen arrastoa baizik ez da geratu:
Baserria XXIeko nekazariek irakurri dute "Errauskailuak elikadura burujabetza kutsatzen du" izenburua daraman mezua, erraustegiaren aurka mobilizatzen ari diren herritar eta mugimenduekin alkartasuna adieraziz eta aldi berean nekazaritzaren ikuspegitik azpiegitura erraldoi honek dakartzan kalteak salatuz: "Azpiegitura handi batek gure landare eta abereei aire garbia kenduko die, gure jarduerarako ezinbestekoa den ur garbia pozoinduko du, horren beharrezkoa den eta urri daukagun materia organikoa pribatizatuko du, eta horren eskas daukagun lur emankorreko hektarea pila pikutara bidaliko ditu eraikuntzarekin berarekin eta bertako hondakinak gordetzeko behark odiren zabortegi bereziekin".
Uztailaren 16tik aurrera Via Campesinak Derion burutuko duen mundu biltzarrean parte hartzeko asmoa adierazi dute Baserria XXIeko ordezkariek, iragarriz horrekin batera Bizkaian zehar mendi martxa egingo dutela azpiegitura handiek nekazaritzari eta naturari egintako txikizioak bisitatuz.
[2017-07-03, eguneraketa]
Baserria XXI elkarteak sarean plazaratu du ekitaldiaren bideozko bertsioa, irudien gainean entzun daitekeela nekazarien aldarrikapenen agiria:
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]