Baserriko Uzta apirilaren 2an itzuliko da Baztanen bi urteko geldialdiaren ondotik

  • Pettiren kontzertuak irekiko du EHKOlektiboak antolatzen duen Baserriko Uzta ekimenaren hirugarren edizioa. Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batu nahi ditu ekimenak.

Eñaut Elorrietaren kontzertua, 2019ko edizioan. Argazkia: Baserriko Uzta

2022ko martxoaren 24a - 13:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak  nola lantzen diren ezagutuz. 2020an ekimena bertan behera utzi behar izan zuten pandemiagatik, eta aurten berriro heldu diote proiektuari. Aurten hiru urtarotan antolatuko dute: Udaberrikoa Anizen (Baztan), apirilaren 2an; udakoa Bizkaian, data eta leku zehatza zehazteke; eta udazkenekoa Ibarlan (Baxe Nafarroa), urriaren 8an.

Baserria, laborantza ekologikoa eta euskal musika uztartzen ditu ekimenak. Josebe Blanco antolatzaileak dioenez, “Hurbiletik, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu”.  Baserriko Uzta, EHKOkolektiboaren eta Paperezko Kontzertuen elkarlanetik sortu zen 2017ko udazkenean, "euskal kultura bultzatzeko, elkartzeko eta komunitatea indartzeko gogoak" eraginda.

Aurtengo lehen "uzta" Nafarroako Aniz herrian hasiko da, Jauregia etxaldean. Etxalde horretan behi-esne ekoizpena dute, eta nekazalturismoarekin osatzen dute etxaldea.

Aurtengo edizioaren egitarau eta informazio guztia www.ehkolektiboa.eus helbidean prestatu dute.


Laborantza ekologikoa kanalean gehiago
2026ko irailaren 14
Bionekazaritza
Iraila, agroekologiaz bustia!

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.