Prou Complicitat giza eskubideen aldeko taldeak Danimarkako Maersk enpresako bi merkataritza ontziren aurkako salaketa jarri du, Bartzelonako portutik Israelera F-35 ehiza hegazkinen atalak garraiatzea egotzita. Inputatuek astelehenean deklaratu behar zuten epailearen aurrean, baina deklarazioak bertan behera geratu ziren defentsaren abokatuek hala eskatu zutelako. Centre Delas elkarteak argitaratutako txosten baten arabera, 2023ko urriaz geroztik Israelen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak "inoiz baino estuagoak" dira.
Prou Complicitat giza eskubideen aldeko taldeak jarritako salaketaren ostean, Bartzelonako Instrukzioko 6. Epaitegiak epailearen aurrean deklaratzera deitu zituen duela astebete bi merkataritza ontzietako kapitainak: hain zuzen, epaitegi hori ikertzen ari da ea Danimarkako Maersk enpresako ontzietako bi kapitain horiek Bartzelonako portutik Israelera armak garraiatzen zituzten. Astelehenean deklaratu behar zuten bi inputatuek, baina Katalauniako Justizia Auzitegiaren arabera, deklarazioak bertan behera geratu ziren defentsaren abokatuek hala eskatu zutelako, inputazioak "Maersk enpresak aurretik zehaztuta zituen hainbat prozedurekin" kointziditzen baitzuen.
La Directa Kataluniako hedabide independenteak Prou Complicitatek jarritako salaketarako sarbidea izan du, eta jakinarazi du giza eskubideen aldeko taldeak jopuntuan jarri dituen bi merkataritza ontziak Maersk Detroit eta Nexoe Maersk dutela izena, AEBetatik abiatuta egun Bartzelonako portuan daudenak. Salaketaren arabera, Maersk Detroit Houston hiriko (AEB) portutik apirilaren 5ean atera zen, Israelgo Nevatim base militarrera F-35 ehiza hegazkinen atalak garraiatzeko helburuarekin. Prou Complicitatek salatu du bi merkataritza ontzi horiek "nazioarteko komunitatearen aurkako delitu" bat egiten ari direla: "Israeli material militarra bidaltzeak Gazako palestinarren aurkako erasoaldia eta garbiketa etnikoa bultzatzen ditu".
RESCOP Palestinaren Okupazioaren Aurkako Elkartasun Sarea izan da Maersk enpresa salatu duen beste talde bat, eta adierazi du gertakari honek oraindik ere Espainiako Gobernuak Israelekin mantentzen dituen harremanen erakusle dela: "Israelera armak garraiatzen dituzten ontziak Espainiako Estatuko portuetatik igarotzeak erakusten du Espainiako Gobernuak ez diola armen erabateko enbargua ezarri Israeli".
Espainiako Gobernuaren eta Israelen arteko harremanak, "inoiz baino estuago"
Izan ere, Pedro Sánchez Espainiako presidenteak behin baino gehiagotan esan badu ere duela urte eta erditik ez diotela Israeli armarik erosi eta saldu, azken urtean eginiko hainbat ikerketek aurkakoa erakusten dute: esaterako, Centre Delas erakundeak apirilaren 25ean plazaraturiko txostenak zehazten duenez, 2023ko urrian Israelek Gazaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik, 40 kontratu baino gehiago sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin loturak dituzten armamentu enpresekin –Israelgo enpresekin, horiek Espainian dituzten filialekin edota Israelgo lizentziapean ekoizten dabiltzan Espainiako Estatuko sozietateekin–.
Gainera, txostenak argitara atera du Espainiako Gobernuak, Israelgo armak inportatzen jarraitzeaz gain, Israelgo segurtasun eta defentsa enpresei "inoiz baino kontratu publiko gehiago" esleitu dizkiela: orotara, 1.041 milioi euroko balioa duten kontratu publikoak. Israeldik Espainiara iristen diren arma eta munizio inportazioei bakarrik dagokionez, balioa 36,7 milioi eurokoa izan da 2023ko urritik 2025eko otsailera. 2023ko urriaz geroztik Espainiako Gobernuak Israelekin izan dituen harremanak "inoiz baino ugariagoak eta estuagoak" izan direla baieztatu dute Alejandro Pozok eta Eduardo Melerok, Centre Delas erakundeko txostenaren egileek.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]