Bartzelonako feministak gomazko pilotak erabiltzearen aurka

  • Ester Quintanak begia galdu zuen azaroaren 14ko greba orokorreko manifestazioan, Bartzelonan. Mosso batek jaurtitako gomazko pilotaren kolpearen ondorioz galdu zuen begia. Quintana zauritu eta hilabetera, abenduaren 14an, ehunka feminista elkartu ziren Bartzelonan begi bat estalita.


2012ko abenduaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Feministen bilkura gomazko pilotak erabiltzearen kontra. Argazkia: Barbara Boyero /Pikara Magazine.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Assemblea feminista de suport a l’Ester taldeak Quintanari babesa erakutsi nahi zion keinu horren bidez. Bestetik, Mossos d’Esquadraren Brigada Mugikorra desagertzea eta Felip Puig Barne kontseilariak kargua uztea eskatu zuten. Elkarretaratzean, besteak beste, Stop Bales de goma, Ojo con tu ojo eta IaioFlautas taldeak bildu ziren. Bárbara Boyerok elkarretaratzean ateratako argazki-ilada argitaratu du Pikara magazinen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
2020-07-03
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude