Barrenetxearen tortura kasua epaitu zuen epaileetako bati domina eman zion Guardia Zibilak

  • Sandra Barrenetxeak aurkeztutako tortura salaketa apirilean epaitu zen: Alfonso Gonzalez Guija epaileak akusatuta zeuden lau Guardia Zibilak absolbitu zituen, salaketa berresteko “elementu periferikorik” ez zegoela argudiatuta. Orain jakin da magistratuak Guardia Zibilak ematen duen Ordenaren Merezimenduzko domina jaso zuela Barrenetxearen epaiketa baino sei hilabete lehenago eta ordurako bazekitela bera izango zela epaileetako bat.


2017ko azaroaren 29an - 11:14
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jon Iñarritu EH Bilduko senatariari Espainiako Gobernuak aitortu dio Barrenetxearen kasuko epaileak Guardia Zibilaren errekonozimendua lortu zuela, beraiekin “kolaboratzeagatik”. Guardia Zibilak ez diren profesionalei ematen zaien saria da, segurtasun indarrei babesa eta laguntza emateagatik.

Iñarrituk adierazi du epailea Barrenetxearen kasutik kanpo geratu beharko litzatekeela “neutraltasun faltagatik”, eta informazio honek tortura salaketa gehienetan nabarmendu den botereen banaketa eza azaleratzen duela: “Tortura kasuetan agerian geratu da Gobernuaren, segurtasun indarren eta epaileen arteko harremana, ez dago inongo hausturarik euren artean”.

Testigantza ez zen nahikoa

Sandra Barrenetxea 2010an atxilotu zuten, 2001an ilegalizatu zuten Ekin erakundeko kide izatea leporatuta. Atxilo-aldian jasandako irain, mehatxu eta sexu erasoak “etengabeak” izan zirela berretsi du uneoro. Kasua pasa den apirilean epaitu zen Bizkaiko Lurralde Auzitegian eta epaileak salaketa ez zela faltsua ebatzi bazuen ere, lau akusatuak kargugabetu zituen aurkeztutako frogak nahikoak ez zirela argudiatuta.  Defentsak adierazi du, Guardia Zibilak epaileari emandako domina froga gisa erabiliko dutela kasua Europako Auzitegietara eramateko.

Amnistia Internazionalak jakinarazi duenez, 2004tik 6.000 salaketa jaso ditu Espainiako Estatuak tortura kasuengatik eta akusatuen gehiengoak Guardia Zibilak dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Israelgo kartzeletako preso gazatarrak: “muturreko” torturen biktima

2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta  Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]


Mikel Zabalzaren hilketa gogoratuko dute autobus ibiltari baten bidez, 40 urteren ondoren

1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]


Torturaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]


Estatuaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Egoi Irisarri: “Grande Marlaskari torturak kontatzen nizkionean, primeran gogoratzen dut nola irribarre batekin entzuten zituen”

Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]


Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Eguneraketa berriak daude