Madrilgo desfilera jarrera politikoagatik ez zela joan azaldu du Barkosek

  • Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek jakinarazi duenez, asteleheneko Madrilgo desfilera ez joatea erabaki politikoa da eta ez agenda kontu bat.


2015eko urriaren 13an - 12:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuko lehendakaria astelehenean Bruselan zegoela eta horregatik ez zela joan Espainiako Festa Nazionaleko Madrilgo desfilera, hori da hedabide askotan zabaldu zena. Uxue Barkosek, aldiz, bere jarrera zein izan den azpimarratu nahi izan du eta argi nabarmendu du jarrera politikoak eraman zuela erabaki hori hartzera: "Hispanitatearen egunean egotea erabaki dutenek merezi duten begirune bera merezi dugu jarrera politikoagatik ez joatea erabaki dugunok".

Javier Esparza UPNko buruzagiak gogor kritikatu du Barkosen erabakia: "Akats itzela da, Mas eta Urkulluren independentzia frontearekin bat eginez  Nafarroa lokatzetan utzi du. Barkosek berak onartu du nazionalista ez den erkidegoko lehendakari nazionalista dela, eta ederdo daki bere erabakiarekin nafarren gehiengoa ordezkatzeari muzin egiten diola". Espainiako Gobernuko ordezkari Carmen Albak ere deitoratu egin du Barkosek nafar guztiak ez ordezkatu izana Madrilen.

Iñigo Urkullu eta Artur Mas Eusko Jaurlaritza eta Generalitateko lehendakariak ere ez ziren Madrilgo desfilean izan, ezta Pablo Iglesiak Podemoseko buruzagia ere.


Uxue Barkos kanalean gehiago
2019ko maiatzaren 27
Uxue Barkos (Geroa Bai)
"Badago aukera gobernu progresista bat gauzatzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.