Uxue Barkosen “zapla” Martzillako UPNko alkateari euskara dela-eta

  • 2017-2018 ikasturteari hasiera eman diete Nafarroako Gobernuko kideek. Ikastetxeetan haurrak eta irakasleak hasiak dira eta asteartean Uxue Barkos eta Hezkuntza kontseilaria, Maria Solana izan ziren ikasturte berria inauguratzen. Martziillako Marques de Villena ikastetxean egin zuten ekitaldia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 13an - 17:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikasturte honetarako 17 milioi euro inbertitu ditu Gobernuak ikastetxe publikoak egokitzeko, iazko aurrekontuan baino 11 milioi euro gehiago dira. Buztintxuriko ikastetxerako 4 milioi euro bideratuko dira; Castejongo ikastetxerako berriz 2,6 milioi euroa; Ituren eta Arbizun ere ikastetxe beriak egiteko dirua bideratuko dute. 

Aurten, 2017-2018 ikasturtean alegia, 160 irakasle ariko dira eta 79 ikasle talde gehiago ere bai. 105.739 ikasle ariko dira ikasturte honetan: 68.132 ariko dira ikastetxe pyblikoetan eta 37.607 izanen dira pribatu edo hitzartutakoetan ariko direnak. Haur Hezkuntzan izanen dira 18.787 ikasle, Lehen Hezkuntzan 41.169 ikasle, DBHn 26.161 eta Batxilergoan 8.622 ikasle. Horiez gain, Lanbide Heziketan 11.000 izanen dira ikasleak. 

Egun on, Good Morning eta Bonjour

2017-2018 ikasturtearen hasiera Marcillan egin zuten Gobernuko zenbait kontseilarik, Lehendakariarekin batera. Han izan zen herriko alkatea ere, UPNko Mario Fabo. Ekitaldiaren hasierak sortu du sare sozialetan zeresana. Fabok esan baitzuen euskaraz ez dakienez, ingelesez agurtuko zuela "Good Morning"-aren bitartez. Uxue Barkosek hitza hartu zuenean erantzun zion: "Ez da euskara jakin beharrik 'egun on' esateko".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara Nafarroan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.