PP da ustelkeriagatik zigortutako lehen alderdia Espainiako Estatuan

  • Orotara 351 urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak 37 akusatuetako 29ri, tartean Luis Bárcenas PPko diruzain ohiari (30 urte) eta tramaren buru Francisco Correari (54 urte).

Luis Bárcenas (Youtube.com)

2018ko maiatzaren 24an - 11:44
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Halaber, PP alderdiari ere ezarri dio zigorra. 245.000 euro ordaindu beharko ditu trama horretan parte hartzeagatik erantzun zibil gisara, zehazki, dirua irabaziz, SER irratiak jakinarazi duenez. Lehen aldia da Espainian alderdi bat ustelkeriagatik zigortzen dutela.

Auzitegi Nazionalaren epaia ez da irmoa, baina oso litekeena da Auzitegi Nagusiak hura berrestea, SERek nabarmendu duenez.


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.