Orotara 351 urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak 37 akusatuetako 29ri, tartean Luis Bárcenas PPko diruzain ohiari (30 urte) eta tramaren buru Francisco Correari (54 urte).
Halaber, PP alderdiari ere ezarri dio zigorra. 245.000 euro ordaindu beharko ditu trama horretan parte hartzeagatik erantzun zibil gisara, zehazki, dirua irabaziz, SER irratiak jakinarazi duenez. Lehen aldia da Espainian alderdi bat ustelkeriagatik zigortzen dutela.
Auzitegi Nazionalaren epaia ez da irmoa, baina oso litekeena da Auzitegi Nagusiak hura berrestea, SERek nabarmendu duenez.